02-05-2024 Jueves, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Bizkaiko 200 gazte baino gehiago Lisboan
02.08.2023

Bizkaiko 200 gazte baino gehiago Lisboan

Atzo, Bizkaiko 275 gazte baino gehiago batu zan Bilboko gotzainagaz Estorilen. Arratsaldez, Gazteen Munduko topaketaren hasiera ospakizunean hartu eben danak parte. 

Atzo hasi zan Lisboan Munduko Gazteen Topaketa. Sei egunez egongo dira munduko katoliko gazteak alkarragaz Aita Santuak deituta.

Atzo alkartu ziran Bilboko Elizbarrutitik Portugalera joan diran gazte guztiak gotzainagaz. Guztira, 275 dira. 

Atzo goizean taldeak lehenengo topaketa bat euki eban Bilboko gotzainagaz Estorilen. Arratsaldez, Lisbora abiatu ziran Munduko Topaketaren ospakizunean parte hartzera.

Maite Morezuelasek gazteen esparruko arduraduna danak adierazo ebanez, ordu oso intentsoak dira. Lehenago be, egun batzuk egin dauz alkarragaz hasieratik joandako beste talde batek Viseuko Eleizbarrutian. Bakarkako eta taldeko esperientziak eta bizipenak guztiz garrantzitsuak izan dira parte hartzaileentzat.

Eleizbarrutietako Egunak, Portugal
Bilboko gotzainak Viseuko gotzaitegian izandako egotaldia eskertu eban gazteakaz ospatutako mezatan.

Parte hartze zabala Bizkaitik

Gaur Joseba Segura gotzainak katekesia emongo dau bertako parrokia baten, Asisko Frantziskoren eleizan hain zuzen. Osoko ekologiaren inguruko hausnarketea egingo dau.

Abadeak GME
Topaketan parte hartzen dagozan Bizkaiko abade batzuk

Aita Santua gaur bertan

Gaur helduko da Aita Santua Portugalera. Oso agenda betea eukiko dau eta domekara arte egongo da bertan. 

Bizkaitik Portugalera joandako gazteak eta laguntzen doazenak be datorren astean etxean egongo dira, egun gogoangarriak igaro ondoren.

o.

Participantes en la Jornada Mundial de la Juventud con el obispo de Bilbao