02-05-2024 Jueves, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Fede-zabalkunde eta Katekesia 5 Gotzaina eta GMEan parte hartu eben gazteak bihar alkartuko dira barriro
07.10.2023

Gotzaina eta GMEan parte hartu eben gazteak bihar alkartuko dira barriro

Abuztuaren 1etik 6ra ospatu zan Lisboan, Frantzisko AIta Santuak deituta, Gazteen Munduko XXXVIII. Eguna (GME) eta bertan. 280 gazte erromes inguru joan zan Eleizbarrutiko taldean. Barriro alkartzeko aukera izango dabe bihar -domeka-, 18:00etan, Mesedetako Ama parrokian (Areeta), On Joseba Segura gotzaina bertan dala. Antolatzaileek azaldu dabenez, batu eta bizipen eta sentipenak batera jarriko dabez, ondoren, Eukaristia ospatuko da eta, azkenean, mahaiaren inguruan eseriko dira.

Fede-zabalkunde eta Katekersirako Ordezkaritzako gazteen sailetik adierazo dabenez, GMEaren ostean, garrantzitsutzat joten dabe eremu hau eskaintea, “barriro alkar ikusteko, alkartzeko eta egun horreetan bizi izandako esperientzia batera jarteko”.

Aurretiko topaketa ekainean

Bilboko Eleizbarrutiak Portugalerako bidaia antolatu eban. Lehengo taldea uztailaren 26an atara zan “Egunak Eleizbarrutietan” (EE) deitutako jardueran parte hartzeko. GMEaren aurreko jarduera honetan, mundu osoko gazteak Portugaleko Eleizbarrutietako parrokia alkarteetan txertatu ziran.

Ekainaren 17an, gotzaina eta GMEra joango ziran gazteak alkartu ziran Indautxuko Karmeneko Ama parrokian eta guztira 100 lagun inguru batu zan. 

gme
Ekainean, GMEaren aurretik, gotzainagaz alkartu ziranak