05-05-2024 Domingo, VI semana - pascua
Bizkeliza 5 Kultura 5 Penintsulako armoniorik zaharrenaren notak entzungo dira gaur Arratzun
05.08.2023

Penintsulako armoniorik zaharrenaren notak entzungo dira gaur Arratzun

Busturialdeko `Urdaibaiko organoak´ zikloaren barruan abuztuko lehenengo kontzertua izango da gaur Arratzun. Arratsaldeko zortziretan izango da hitzordua. Organo jolea Oliver Schmitt izango da. Beragaz batera trikitixa, panderoa eta alboka..

Arratzuko armoniuma bakarra da. Juan Bilbao herriko organo joleak joten izan dau oraintxura arte baina adina tarteko, egun seinalatuetan baino ez da joten. Gaur Oliver Schmitt. organo joleak atarako deutsaz notak.

Oliver Schmitt
Oliver Shmittek Arratzun joko dau ‘Urdaibaiko organoak´ zikloaren barruan

Kontzertua 20:00etan hasiko da, lehenago, 19:40etan, eleizpean ondo etorri musikala egingo deutse bertara doazenei trikitixa, alboka eta panderoagaz.

Oliver Schmitt

Olivier SCHMITT organo jolea da Frantziako Saint-Martin de Hayange eleizan. Armonium artistikoaren maitalea be bada.

Bihar kontzertua Busturian

Biharko kontzertua Busturako Axpeko eleizan izango da. Benantzi Bilbaok joko dau organoa eta beragaz batera Mikel Uskola kontratenorra eta `Eingo Taldea´ izango dira. Hitzordua 20:00etan.

Benantzi Bilbao eta Mikel Uskola
Benantzi Bilbao eta Mikel Uskola, bihar Busturian
Juan Bilbao tocando el armonio de Arratzu.