28-04-2024 Domingo, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Santiagoko katedralaren arrosa-leihoaren barne historia
06.08.2023

Santiagoko katedralaren arrosa-leihoaren barne historia

Santiago katedraleko arrosa-leihoa kolore biziko mosaikoa da, batez be kolore gorriak eta urdinak nagusitzen dira bertan. Erdigunean Santiago zaindaria dago. Eta arrosa-leihoaren azpian beirateetan, apostoluak Jesusen inguruetan. Kanpotik ez dira ikusten baina barrutik ikusgarriak dira. Bazenkian antzina arrosa-leihoa baino lehenago, beiratea egoala bertan?

Bilboko Eleizbarrutiko Ebanjelizazino Egitasmoren logoak Santiago katedraleko arrosa-leihoa hartu dau eredu modura.

Arrosa-leihoa Bizkaian eleizarik bisitatuenean dago: Santiago katedralean. Done Jakue bidean dagoanez, milazak dira urtero bertatik igaroten diran erromesak.

Arrosa-leihoen esagura

Arrosa-leihoa ez zan bakarrik apaingarri bat edo argia sartzeko zirrikitu bat. Esangura sakona eukan. Amabirjinaren adierazgarria zan, arrosa baten irudia. Baina batez be, Jaungoikoaren adierazgarria zan. Jaungoikoa argia dalako.

Gotikoan ugaritu egin ziran arrosa-leihoak eleizeari argitasuna emoteko eta Jaungoikoagana errezago hurreratzeko.

Santiago Katedrala

Bizkaian ez dago arrosa-leiho asko . Hemen XIX. mendearen erdialdean jarri ziran modan, aro gotikoaren ondoren.

Santiagoko arrosa-leihoa eleizearen aurrealdean

Gure arrosa-leihoen arteko ezagunena, Santiago katedralekoa da.

1650ean erabarritu egin zan eleizea. Martín Ibáñez de Zalbidea orduko artista handiari eskatu jakon erabarritzea..

XIX. mendearen erdialdean orduko sasoiko Bilboko jauntxoentzat aurrealdea ez zan behar besteko dotorea eta aldatzeko eskatu eben. Holan ba, aurrealde barria egin zan.

Santiago katedraleko aurrealde zaharra
Santiago katedraleko aurrealde zaharra

Lanak 1883tik 1891ra bitartean egin ziran. Arkitektoa Severino Achucarro izan zan, beste handi bat. Arrosa-leihoa orduko Frantziako estiloaren eredua jarraituz egin zan. Beirateak Dagrantek egin ebazan, sasoiko ezagunenak. Juan Manuel Gonzalez Cembellin, Eleiz Museoko zuzendariak honek barri dakar Alkarren Barri aldizkarian.

Rosetón de la catedral de Santiago de Bilbao