11-05-2024 Sábado, VI semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Johnny Vargas gogoan bere heriotzaren urteurrenean
07.08.2023

Johnny Vargas gogoan bere heriotzaren urteurrenean

Txoko Latinoak omenaldia eskaini gura deutso Johnny Vargas Castillori, bere heriotzaren urteurrenean. Hori dala-ta, bihar, Errosario Santua errezetako konbitea zabaldu dabe. Miribillako eleizan, arratsaldeko 18:30etatik aurrera jarri dabe hitzordua. Igaz sasoi honetan Johnny bere jaioterrian, Ekuadorren egoan amamaren hiletara joanda. Bertan gaixotu eta hil zan 44 urte ebazala. Latinamerikarren Bizkaiko alkartearen ardatzen arteko bat izan zan. Alkartea egunokaz Zisnearen Amabirjinearen bederatziurrena ospatzen dabil. Jaia abuztuaren 14an izango da.

Bihar Txoko Latinoak omenaldia eskainiko deutso Johnny Vargasi bere heriotzaren urteurrena dala-ta.

Urteurrena
Johnny Vargas Castilloren heriotzaren urteurrena

Santiago de Guayaquil, Ekuadorren jaio zan. Hiru anairen arteko nagusiena izan zan eta Verbo Divino misiolariekin egin ebazan lehenengo botoak. Bogotara joan zan ikastera eta bertako heziketea amaitu ebanean, Deustuko Unibertsitatera etorri zan Teologia ikastera. 2007a zan. Bizkaira heldu zanean erreferentea bilatu eban, Juan Mari Bautistarengan. Abade hau gaur egun Ekuadorren dago misiolari modura. Orduan Bautista egoan parrokian latinoamerikarren alkarteagaz ospatzen zan mezea. Johnnyk ardura hori hartu eban hil arte. 

Zisnearen Amabirjinea

Ekuadorreko alkartea dabil eguokaz Zisnearen Amabirjinearen urteurrena ospatzen. Abuztuaren 14an ospatuko dabe bere jaia. Esaten dabenez, Amabirjinea Lojako herritar batzuei agertu jaken 1594an. 

Johnny Zisnearen Amabirjinearen ospakizunean
Johnnyren artxiboko irudia Zisnearen Amabirjinearen ospakizunean
Johnny Vargas, siempre sonriente