02-05-2024 Jueves, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Gotzaina 5 Nekatuta baina pozik Portugaletik bueltan
07.08.2023

Nekatuta baina pozik Portugaletik bueltan

Portugalera Bizkaitik joandako talde nagusia iritsi da Bilbora gaur goizean.. Egunok zelan bizi izan dabezan galdetu deutsegue euren arteko batzuei eta "pozik baina nekatuta", dinoe. IV.  bikaritzako bikarioarentzat, Alex Alonsorentzat, orain garrantzitsua da gazte honeek behar daben akonpainamentua eskaintzea kirstau alkarteetan. Borja Uriarte, abade gaztearentzat "adiskidetasun egunak" izan dira...

Gaur goizean heldu dira Gazteen Munduko Egunetatik. “Nekatuta baina pozik”, holan azaldu dau gaur Bitror Madariagak Bizkaia Irratian egin deutsen alkarrizketan..

Parte hartu daen abade batzuen balorazinoa

Alex Alonso, lurralde bikarioarentzat “antolakuntzan arazo txiki batzuk euki dabezan arren, garrantzitsuena bzii izan dabezan alkartasun egunak eta errealidade ezberdinen arteko topaketarako aukera” izan da inportantea. Aurrera begira, guztia su-ziri batzuetan geratu ez daiten, alkarteetan lan abegikorra egin behar dala uste dau. 

Abadeak Portugalen
Jardunaldietan parte hartu daben abadeen arteko batzuk

Borja Uriarte abade gaztearen esanetan,, “lehenengo astean Viseuko eleizbarrutian adiskidetasun egunak bizi izan genduzan”. Bigarren astean, Estorilen talde handiagaz batu ziranean, Aita Santuaren programa ofiziala jarraitu eben eta aberasgarria izan da bere eretxian.

Aita Santua Portugalen
Gazteek ez eben aukerarik galdu eta argazkiak atara eutsezan Aita Santuari
Ayer la juventud tuvo el último encuentro con el obispo antes de partir a Bizkaia