17-05-2024 Viernes, VII semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Aste Musikalaren azken kontzertua Bermeoko Andra Marin
03.08.2023

Aste Musikalaren azken kontzertua Bermeoko Andra Marin

XXXVIII Musika Astearen azken kontzertuak izango dira gaur eta bihar. Gaurkoa azkena eleizan. Guztiak be arratsaldeko zortziretan eta musutruk eleizea bete arte. `Sugar Ensemble´ boskotearen emonaldia izango da gaurkoa. Beste batzueta legez, parrokiak Kolokosorako (Kongo) proiektu batera bideratuko dau batutako dirua.

Beste urte batzuetan legez, Bermeoko parrokiak alkartasun proiektu baterako dirua batuko dau Musika Astearen kontzertuetara doazenen artean. Emakumeentzako harrera egoitza baterako Kongon hain zuzen be.

El párroco, Juanjo Elezkano, detalla que el año 2022 se enviaron 2.240 € para el proyecto de Kolokoso. Recaudados “tanto en los conciertos, como gracias al donativo de personas particulares que se implican durante todo el año“.

Aintzane Mugica, parrokiako eta Caritaseko kidea da. Bere esanetan Musika Astearen lehenengo egunean hainbat jente egon zan hori baino lehenago herrian oso ezaguna zan emakume baten aldeko hileta elizkizuna ospatu zalako. “Jente ugari geratu zan meza ostean kontzertuan”.

Mertxe Gabilondoren hiletan jarri zan irudia da hau. Bizkaiko botikarik zaharrenetakoa zan Mertxe eta urte askotan lagundu deutso Caritasi.

Hasierako kontzertuan jente ugari egon zan. Lehenago hileta elizkizuna egon zan. Mertxe Gabilondori azken agurra emon eutsien herritarrek. “Herrian premina ebenei laguntzeko gauza ugari emoten euskuzan botikan”.

Aintzane Mugica, Bermeoko Caritas

Gaur `Sugaar Ensemble´

Sugaar Ensemble,bostkotea gaur arratsaldeko zortziretan eleizan.

Bihar amaituko dira emonaldiak Kafe Antzokian egongo dan kontzertuagaz.

Donativos para Kolokoso