22-12-2024 Domingo, IV semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Parte hartzea eta ardurakidetasuna Bilboko Eleizbarrutian
25.10.2023

Parte hartzea eta ardurakidetasuna Bilboko Eleizbarrutian

Beste urte batez, Bilboko Eleizbarrutiak Euskalitek antolatzen dauan Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astean parte hartu dau. Iberdrola torrean eguerdian ospatu dan saioan, Jose Joaquin Moral Bilboko Eleizbarrutiko Ekonomia-gaietarako gotzain ordezkari eta Egitasmo Estrategiko Ekonomikoaren idazkariak,"Gobernantza eta kudeaketa parte hartzailea" berbaldia eskaini dau. 

Euskalit

Jose Joaquin Moralek mapa Eleiza Katolikoaren ezaugarriak jaso ditu mapa baten. Zenbaki orokorrak aurkeztu ditu, ondoren Eleizbarrutiko zifra zehatzagoak emoteko. Eleizbarrutiaren organigrama be aurkeztu dau eta bertako erakunde eta taldeen xehetasunak emon ditu.

Euskalit
Euskalit

Moralek kurtsoan izaten diran jarduerak (ospakizuna, karidade eta laguntasuna, heziketa, kultura…) zenbakitan aurkeztu ditu.

Euskalit

Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko VI. Egitasmoa

Eleizbarrutian indarrean dan Ebanjelizatze-egitasmoa eta bere lau erronkak be -ospatu, iragarri, zerbitzatu eta alkartea- aitatu ditu. Eleizbarrutiak autofinantzaketaren %100a lortzeko erronka azaldu dau eta Eleizbarrutiko mapa estrategikoa aurkeztu.

Kudeaketa-eredua

Moralen ustez, Eleiza Katolikoak bilakaera izan dau kudeaketa-ereduan eta “bi mila urtez garaian garaiko erralidadera egokitzen saiatu da. Gaur egun, Bilboko Eleizbarrutiaren kudeaketan parte hartzea nabarmentzen da eta kudeaketa aurreratuaren eredu nagusiak ditu oinarri: Pertsonengan kidetasun-sena sortu guztien egitasmoan; enpresa (erakundea) bezeroengana bideratu balioaren ekarpena eginez; barrikuntza ezarri erakundearen eremu guztietan; gizarteagazko konpromisoa bultatu; ondo zehaztutako jardunbidean gauzatuko dan epe luzerako ikuspuntua sortu eta emaitza onak lortu taldeentzat era jasangarrian eta orekatuan”.

Euskalit
Euskalit

Globaletik lekukora

Asteab, “Radio Popular/Herri Irratiari” eskainitako alkarrizketan, Jose Joaquin Moralek berbaldiaren inguruan jardun eban, galdera bati erantzun gura eutsala azalduz: “ze alderdi on dauka Eleiza katolikoaren gobernantza-sistemak, enpresek baino gehiago irauten dauan erakunde izanda”. Moralaren esanetan, hainbat arrazoi dago: “Eleizak pentsamendu orokor bakarra dau eta sendo egokituta dago lekuko kulturara. Gobernantza zein kudeaketan parte hartzea sustatzen da, buruzagitza batzuen esku dago eta erabagiak adostasunez hartzen dira. Eleiza pertsonengan oinarritzen da eta formek garrantzi handia dabe”.

Jose Joaquin Moral
Jose Joaquin Moral Radio Popular/Herri Irratian

Jose Joaquinek azaldu dauanez, parrokietan ardurakidetasuna hedatzearen aldeko kanpaina egiten dihardue.“Parrokia-egituraren optimizazinoa be egiten dihardue, ERP aplikazino informatikoa, informazinoaren osoko kudeaketarako sistema ezarriz. Honek hobekuntza ekarriko dau kudeaketan, finantza-kudeaketan eta ekonomia arloko boluntarioen eta profesionalen, ekonomiaren eta pastoraltzaren buztartzea”.

Alkarrizketa osorik: Hemen

Carlos Baros, secretario general de la Diócesis, José Joaquín Moral, ponente de la jornada, José Mª Ziarrusta y Jose Miguel Erdozain anterior y actual económos diocesanos.