03-05-2024 Felipe y Santiago, apóstoles
Bizkeliza 5 Karidade eta Zuzentasunak 5 Ahalmen-Urritasunak 5 Ahalmen-urritasuna daben pertsonen eskubideak, Argia fundazinoaren jardunaldietan
26.10.2023

Ahalmen-urritasuna daben pertsonen eskubideak, Argia fundazinoaren jardunaldietan

Gaur eta bihar ospatuko da Bilbon, Argia Fundazioaren eskutik, Hartu-emon eta Sentsibilizazinorako Jardunaldien XIV. ekitaldia. Bilboko Bizkaia aretoan izango dira jardunaldiak, "¿Derechos? Torcidos/Eskubideak? Desbideratuak" goiburuaren haritik eta ahalmen-urritasuna daben pertsonen eskubideei buruz. Osasun intereseko eta etenbako heziketarako jardunalditzat joten dira.

Hainbat adituk buruko arazoak eta ahalmen-urritasuna dabezanen eskubideen urraketaren inguruan jardungo dabe eta baita balorazinoaren, gaitasun juridikoaren eta lege aldaketaren inguruan eta ahalmen-urritasuna daben pertsonei laguntzeko neurrien inguruan be.

Egitaraua:

Besteak beste, askotariko gizarte erakundeek eskubideen defentsan egiten dabenaren barri emongo da eta erakundeen begirada etikoaren garrantzia nabarmenduko dabe.

“Bardintasunerako, lan egiteko eta gizartean txertatzeko eskubideaz jardungo dogu, artea eskubideen defentsarako bitarteko lez aldarrikatzeaz batera”.

IZENA EMOTEA: https://acortar.link/imCnBl