03-05-2024 Felipe y Santiago, apóstoles
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Organo solasaldi-kotzertua Raur del Tororen eskutik, bihar, Durangon
26.10.2023

Organo solasaldi-kotzertua Raur del Tororen eskutik, bihar, Durangon

"Organo kontzertuak 2023" jaialdiaren barruan, bihar -barikua-, 20:30etan, Raul del Toro Sola organistak jardungo dau Durangoko Andra Mari basilikan. Hasteko alkarrizketa egingo jako organistari eta, ondoren, berrogeta bost minutu inguruko kontzertua eskainiko dau. Sarrera doan.

Raul del Toro Sola (Sanguesa, Nafarroa, 1973) goi titulua dau Organoan, Pianoan, Klabizenbaloan eta Solfeo-Musikaren Teorian. Beste arlo batzuetan be egin ditu ikasketak, esate baterako, konposizinoan eta kantu gregorianoan.
Organo-ikasketak egin ebazan Iruñako “Pablo Sarasate” musika-kontserbatorioan, karrera amaierako sariaz amaituz. Beranduago ikasketak borobildu ebazan, Bartzelonan Montserrat Torrentegaz eta Conservatorium van Amsterdanen Jacques van Oortmerssenegaz.

2005etik hasita, organo-irakasle da Iruñako “Pablo Sarasate” kontserbatorio profesionalean eta Nafarroako Goi musika-kontserbatorioan be emon ditu eskolak. 

Egitaraua:

Luis Iruarrizaga (1891-1928): Triludio orgánico sobre una melodía popular vasca (incompleto) 1. Deus, in adjutorium meum intende 2. Laetatus sum in his quae dicta sunt mihi.

Eduardo Torres (1872-1934): Ofertorio (ET-org 74) Suavis est Dóminus (ET-org 114) Canzonetta (ET-org 16) Final (ET-org 41)

Aita Donostia (1886-1956): Pastoral Canción de cuna al Niño Jesús Ne vocetis me pulchram, sed amaram Exsultemus et laetemur in Dómino

Percy Whitlock (1903-1946): De Plymouth Suite: – Allegro risoluto – Lantana – Salix – Toccata

 

 

Del Toro, durante un concierto