Asteko barrien laburpenari hasiera emoteko, astelehenez, Indautxuko Karmeneko Ama parrokian, Jesus Umearen Teresa Doneari buruz ospatu zan berbaldia aitatzen da.
Jesusen Umearen Teresa Donearen jaiotzaren 150. urteurrena dala-eta, argitaratu barri dan Frantzisko Aita Santuaren “C’est la Confiance” gutun apostolikoaren haritik ospatu da.
Oroimenaren Eguna
Gainera, web orrialdean nabarmendu danez, Oroimenaren Eguna ospatu da barikuz eta egun horren inguruan antolatutako jardueren barri emon da, esate baterako, Erandion, Fabio Moreno umea gogoratzeko egin dana.
Hori dala-eta, Erandioko Astrabuduako San Lorentzo eta Alzagako San Agustin parrokietako bake eta adiskidetzerako taldeek lagungarriak prestatu dabez taldeetan lantzeko eta eta parrokia batean zein bestean Eukaristiak ospatu dabez Fabio Moreno umearen oroimenez, bere hilketaren 32. urteurrena ospatzean.
Azaroaren 10ean, Oroimenaren Egunez, Eleizbarrutiko ordezkaritza batek, gotzaina buru zala, Udalak antolatutako lore-eskaintzan parte hartu eban, Doña Casilda parkean.
Adimen Artifiziala
Barandiaran Kristau Alkarteak antolatuta, joan dan eguaztenez Barria eraikinean osptu zan Adimen Artifizialari buruzko mintegia be aitatzen da Astekoak laburpenean.
Lehenengo berbaldia, Alex Rayon Konputazinoaren eta Teknologiaren Zientzietan doktore eta eraldaketa digitalean eta adimen artifizialean adituak emon eban.
Bigarren berbaldia, azaroaren 15ean, Gaspar Martinez abade eta Kultur Gai eta Ondasunetarako Bilboko Eleizbarrutiko arduradunak eskainiko dau.
Eleizbarrutiaren Eguna
Eleizbarrutiaren Egunaren ingurukoak be nabarmentzen dira asteko laburpenean.
Gotzainaren esanetan, jaieguna da, eta baita eskerrak emotekoa be, “danok bat eginda parrokia bizia, Jesukristoren jarraitzaile sutsua dan eta bere burua besteen alde emoten dauan parrokia egiten dogu-eta”. On Joseba Segura Bilboko Eleizbarrutiko gotzainak egun honetarako idatzi dauan gutunaren hasieran, izenburua azaldu dau: “Fedeagaitik esker onez”: “Bizkaian bide egiten diharduan Eleizak Eleizbarrutiaren aurtengo egunerako aukeratu dauan goiburuak esker ona adierazoten dau gure fedearen balio eta ekarriengaitik, giza bizitza ulertzeko dogun era argitzeaz batera, gure jardunbidea bideratzen daualako”. Idazkia osorik eta barri gehiago: hemen
SAAM egitasmoa
Eta webean jaso danez, Eleizbarrutiko ikastetxeak batzen dituan EBI sarean dagoan Sopuertako San Viator ikastetxetik eta Zaragozako Mundus alkartetik koordinatutako SAAM (ingelesez, Afrikar Mobikortasunerako Ituna) egitasmo ereduaren inguruko ondorioak aurkeztu dabez.
Sopuertako San Viator ikastetxea, Eleizbarrutiko ikastetxeen EBI sarean dago eta baita lanbide heziketarako ikastegien sarean be. Europako Batzordeak aukeratu eban mobikortasunerako egitasmo eredua garatzeko, Afrikako LHrako hsziketa sistemak hobetzeari begira.
Pobreen Munduko Eguna
Webean iragarri danez, azaroaren 18an, PMEaren bezperan, topaketa egingo da Errekalde auzoko Arrosarioko Andra Mari parrokian. Gotzaina buru dala, otoitzaldia egingo da goizeko 10:0eetan eta, ondoren Sebastian Mora Caritas Española erakundeko idazkari ohi eta Comillaseko Pontifize Unibertsitateko etika-irakasleak jardungo dau. Bikario nagusiak jardunaldiaren aurkezpenean dinoanez, “gure egiteko ebanjelizatzailearen eduki nagusi dan fedearen gizarte-karidade alderdian sakontzen lagunduko deusku”. Batez be pastoral arduraren bat dabenei zuzendutako gogoeta da, baina jakin-mina daben kristau alkarteko kide guztientzat zabalik dago.
Kontzertuak Portugaleten
Portugaleten, asteburuan, abesbatzen emonaldiak ospatzen dihardue eta horreek be iragarri dira webean.
Hauxe da Astekoak, Eleizbarrutiko asteko barriak