13-12-2024 Viernes, II semana - adviento
Bizkeliza 5 Gotzaina 5 Barakaldoko Karmeneko Ama parrokiak 50 urte bete ditu
13.11.2023

Barakaldoko Karmeneko Ama parrokiak 50 urte bete ditu

Atzo -domeka- herriaren zaindariaren izenpeko dan Karmeneko Ama eleizaren 50. urteurrena ospatu zan On Joseba Segura gotzaina buru zala ospatutako alkar-mezagaz.

Barakaldoko Karmeneko Ama parrokia eleiza jentez lepo bete zan bere Urrezko Ezteguak ospatzeko.

Barakaldoko Karmeneko Ama eleizaren 50. urteurrena
Barakaldoko Karmeneko Ama eleizaren 50. urteurrena

 Gizaldi bat atzera egin behar da Barakaldoko Karmeneko Ama eleizaren hastapenak ezagutzeko. Eraikin hau 1970etan eraitsi zan eta 1973an gaur egungo kokapenean inauguratu zan eleiza barria.

Karmeneko Ama
Karmeneko Ama
Eskolak eta kapera Karmeneko Ama eleizaren inguruan Bizkaiko Labe Garaiek eraikita 1904an
Barakaldoko Karmeneko Ama parrokia
Barakaldoko Karmeneko Ama parrokia

Homiliaren hasieran, Gotzainak esker ona adierazo eutsen bost hamarkada honeetan parroki alkartean lagundu izan daben pertsona guztiei. 1985ean, abade egin zanean, Barakaldo izan zala bere lehenengo jardunlekua gogoratu eban eta horregaitik, ondo ezagutzen dauala herria. 

Barakaldoko Karmeneko Ama eleizaren 50. urteurrena

Gotzainak “parrokia martxan jarri zanetik gaur bizi dogun egoera barrira arte” gauzak “goitik behera” aldatu dirala adierazo eban. Bere esanetan, aldaketa honeez jabetu eta gaur egun “ohiko eskemek ezer gitxi balio” dabela konturatu behar dogu.

Bilboko gotzainak adierazo ebanez, “fededun lez eta kristau alkarte lez, munduagaz dogun hartu-emonak aldatu ebin behar dau”. Lehen pertsona guztiak bateatzen ziran, kristau erreferentziakaz bizi ziran eta ezagutzen ebezan Bibliako istorioak. Baina, guzti hori aldatu egin da: “asko eta asko atsekbetuta dago eta gogora dakar gizarte agerpen sendoa geunkan sasoia, baina hori ez da bueltatuko eta aurrerantzean bizi izango dogun egoeran talde minoritarioa izango gara uste sendo eta fedeari dagokionez”.

Barakaldoko Karmeneko Ama eleizaren 50. urteurrena
Barakaldoko Karmeneko Ama eleizaren 50. urteurrena
Barakaldoko Karmeneko Ama eleizaren 50. urteurrena

Eleizbarrutiaren Eguna

Atzo ospatu zan Eleizbarrutiaren Egunaren testuinguruan, On Joseba Segura gotzainak aurtengo goiburua, “Fedez eta pozez”, eta kanpainarako argitaratutako bideoa -2.000.000 bider baino gehiagotan ikusi da- aitatu ebazan. Goiburuaren bidez, bizigiro askotan nork bere burua fededun lez agertzea gatxa dan gizarte testuinguruan kokatu da kanpaina. Deia da, “lotsa” hori alde batera itzi eta “geure fedeaz, garanaz eta egiten dogunaz harro” agertu gaitezan.

Barakaldoko Karmeneko Ama eleizaren 50. urteurrena
Barakaldoko Karmeneko Ama eleizaren 50. urteurrena