22-12-2024 Domingo, IV semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Filo Hirotaren berbaldia Sinodoaren esperientziaren eta honen erronkei buruz
21.11.2023

Filo Hirotaren berbaldia Sinodoaren esperientziaren eta honen erronkei buruz

Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak (ETPI) kurtso honetarako berbaldi saila garatzen dihardu. Oraingoan, Philomena Shize Hirotak jardungo dau, bihar -eguena-, Gotzainen Sinodoaren XVI. Batzar Nagusian bizi izandako esperientziaren barri emonez. Saioa, on-line ospatuko da 10:30etan hasita eta Barria eraikineko aretoan (Plaza Barria, 4. 1. solairua) jarraitu ahal izango da. Filo Hirota Berrizko Mesedetako Misiolaria da (BMM) eta Mexiko, Nikaragua, Filipinak eta Erroman garatu dau bere ministerioa. Berau izan da Frantzisko Aita Santuak urriaren 4tik 29ra Vatikanoan ospatu zan bilkurara gonbidatu ebazan adituetako bat.

Filo Hirota Sinodoaren prestaketarako batzordeko kide eta Berrizeko Mesedetako Misiolaria izan da urrian, Gotzainen Sinodoaren Batzar Nagusian, landu zan Instrumentum laboris dalakoaren idazketaz arduratu zan taldeko emakume bakarra.  

“Alkarren Barri / Comunicación” aldizkariari joan dan ekainean eskaini eutsan alkarrizketan japoniar monjak adierazo ebanez, Sinodo hau gertaera gogoangarria da Eleizaren historiarako, “XXI. gizaldian Eleizaren sen eta jarduera Vatikano II.eneko Jainkoaren Herri lez bizitzea dalako”: hemen

Filo Hirota fue la anterior