22-12-2024 Domingo, IV semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 “Fair Saturday”: musika solidarioz betetako asteburua
23.11.2023

“Fair Saturday”: musika solidarioz betetako asteburua

Atzo, Santa Zezilia musikagileen zaindariaren eguna ospatu genduan eta beroni lotuta, hainbat kontzetu. Asteburuan be ez da musikarik faltako, kasu honetan, urtero azaroaren azken zapatuz ospatzen dan Fair Saturday gizarte zirrara handia izaten dauan kultur ekitaldiaren haritik. Jarduera solidario hau, kontsumismoaren adierazle nagusia dan Black Friday dalakoaren biharamunean ospatzen da. Mundu osoko artista eta kultur erakundeek bat egiten dabe jaialdi honetan eskakizun bakarragaz: norbere jarduerarn bidez, norberak aukeratutako gizarte egitasmoari lagundu. 

Barikuz, azaroak 24, ospatuko da Fair Saturday jardueraren hasierako ekitaldia BECen. Hiru mila astistak baino gehiagok jardungo dabe, musikaren historiako pieza esanguratsuak interpretatuz ikus-entzunezko emonaldi ikusgarrian. Gehiago jakiteko: hemen

Azaroaren 25ean, zapatuz, hainbat emonaldi izango da Bizkaiko beste hainbat lekutan:

Biotz Alai eta Ondarreta koralen kontzertua Romoko San Jose parrokian, 20:00etan (DalecandELA alkarteari laguntzeko).

Telemann hirukoteak (Susana Zabaco, sopranoa; Emilio Castelo Branco ,tronpeta eta Patxi Garcia Garmilla, organoa) musika barrokoa interpretatuko dau Busturiako parrokian, 20:00eta (Caritas Gernikaldeari laguntzeko).

Salleko dantza taldearen, Castilla eta Leon etxeko San Fernando abesbatzaren, Amatza koralaren eta Sestaoko orfeoiaren kontzertua Sestaoko Andra Mari parrokian, 20:00etan (Bizkaia-Argia ostomizatuen alkarteari laguntzeko).

Ongintzazko kontzertua Portugaleteko Loiolako San Inazio parrokian, 20:30etan (“Creando Futuros” alkarteari laguntzeko).

#Damosluz 2023 kontzertua, Bilboko Indautxuko Karmeneko Ama eleizan, 13:00ean (ADEL Bizkaia alkarteari laguntzeko).

Egitaraua osorik: Hemen

Imagen: Laura Stanley