11-12-2024 Miércoles, II semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 “Sinodoak argi itzi dau mundu osoko Eleizaren aniztasuna”
23.11.2023

“Sinodoak argi itzi dau mundu osoko Eleizaren aniztasuna”

Barria eraikineko (Plaza Barria, 4) areto nagusian eskaini dau gaur berbaldia on-line Fhilomena (Filo) Shize Hirota Berrizko Mesedetako Misiolariak, Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak antolatuta. Estrella Moreno ETPIko zuzendariak, ekitaldiari sarrera egiteaz batera, Filo Hirota Berrizko Mesedetako Misiolari eta Sinodo-seneko Eleizaren Sinodoaren prestaketarako Batzordeko kide eta sinodoko partaidearen curriculum zabala aurkeztu dau.

 “Sinodoaren esperientzia eta bere erronkak” goiburuaren haritik jardun dau on-line Japoniatik Filo Hirotak. Hizlariak azaldu dauanez, Sinodo-seneko Eleizaren Sinodoaren helburua ez da arazo eztabaidagarriak konpontzea, Eleiza barritua, batua senideena lortzea baino, Barri Ona iragarteko konpromisoa gaurkotzeko Vatikano II.a Kontzilioaren haziak helduarazoz. Hirotaren esanetan, “batasun eta aniztasunezko esperientzia” izan da. 

Hirota ETPI
Aretoa lepo bete da

Emakumeak

Emakumeak ez dira gehiengoa izan, baina ugarik parte hartu dau. Lehenengo saioaren laburpenak 18 puntu eskaintzen deutsaz emakumeen autorpen, partaidetza eta erantzukizuna hobetzeari lotutako kontuei. Emakumeen diakonotzari buruzko ikerketa teologiko eta pastoralean aurrera egitea be eskatu da, gero bigarren saioan landu ahal izateko.

Hirota ETPI

Sinodo-seneko Eleizaren Sinodoak argi itzi dau nahitaez kultur aniztasunean kokatutako mundu osoko Eleizaren aniztasuna be, kultura globalizatuan ezereztuta geratzen ez dana. Bere esanetan, Eleiza katolikoa eta aniztasuna ohituraz ez dira bat etorri eta Sinodoa aukera ona da aniztasunetik entzuteko eta ikasteko, aldaketari zabalik alkarregaz bide egiteari uko egin barik. 

Hirota ETPI

Hirotak azaldu dauanez, laburpen-agiriak eztabaidarako ibilbide-orria sortu dau mundu osorako eta datozan hamaika hilabetetarako, 2024ko urrian ospatuko dan sinodo-batzarrera arte. 

“Laburpenak, 2024ra arteko ibilbidean aztertu egin beharko ditan 81 proposamen aurkezten ditu”.

Sinodoan, 346 partaide izan dira boto eskubideagaz eta beste erraztaile batzuk -teologoak, batez be-, guztira 460 lagaun inguru batu dalarik.

Laster, ETPIak Filo Hirotaren berbaldia argitaratuko dau bere webean.

Filo Hirota ha intervenido on-line, desde Japón