09-05-2024 Jueves, VI semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Domekaz, jostailu eta liburuen azoka solidarioa Gernikan
24.11.2023

Domekaz, jostailu eta liburuen azoka solidarioa Gernikan

Domekaz, azaroak 26, "Ume solidarioak" jostailu eta liburuen azokaren ekitaldi barria ospatuko da Gernikan, merkatu-plazan 10:00etatik 14:00etara, Urdaibaiko Katekesiko taldeek eta misinoetarako taldeak antolatuta. Gehiago jakiteko: hemen

Asteak daroez jostailuak batzen eta prestaketak eginten, datorren domekaz bigarren eskuko liburu eta jostailuen ohiko azoka egiteko. Azoka goizeko 10:00etan zabalduko da, eguerdiko 12:00etan ospatuko da Eukaristia San Bartolome parrokian eta 14:00etan zozketa egingo da.

Iparralde-Hegoalde misinoetarako taldeak eta katekesiko taldeek antolatutako azokan atera daiten dirua Los Rioseko (Ekuador) heziketa-unitate bati zuzenduko jako. 

Ume solidarioa Gernika

Egitasmo hau, alkartasuna lantzeko asmoagaz sortu zan eta urtez urte dirua batzen da askotariko egitasmoetara zuzentzeko. Aurton, hain zuzen be, iazko ekimen berari lagunduko jako: Ekuadorreko Los Rios lurraldeko Karmeneko Ama Heziketa fisiko eta emozionalerako Unitate Espezializatuari.

2022an, 4.711 euro batu ziran, eta egitasmoaren 16 urteko ibilbidean, 80.891 euro.

2005ean ospatu zan lehenengo aldiz “Ume solidarioak” ekimena.

Ekitaldi nagusia domekaz ospatuko bada be, lehenengo hiruhilekoan egitasmoa landu izan dabe (berbaldiak familientzat,katekesia, aita eta ama-pontekoak bilatu, kartelak egin, zozketa prestatu, jostailuak batu eta sailkatu eta ospakizuna prestatu).

Ume solidarioa Gernika