09-05-2024 Jueves, VI semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 “Bizkaiko Hotsak” llega a Loiu y Urduliz mañana sábado
24.11.2023

“Bizkaiko Hotsak” llega a Loiu y Urduliz mañana sábado

Aaron Ribas musikariak kontzertua eskainiko dau, bihar, Loiun, 12:30etan, «Bizkaiko hotsak» jaialdiaren barruan. Gainera, Urdulizeko Andra Mari eleizan be ospatuko da kontzertua 20:00etan, Lucie Zakovaren eskutik."Diego Amezua" Organoaren Adiskideen Bizkaio Alkarteak sustatzen dau “Bizkaiko hotsak” organo-jaialdia. Gehiago jakiteko: hemen

Bihar Loiun izango dan Aaron Ribas musikaria Bartzelonan jaio zan 1992an. Ignacio Ribas aitaren organoagz hasi zan ikasketak egiten. Kataluniako Goi Musika Eskolan atara eban Musikako Goi Gradua, ikasketak Oscar Candendogaz eginez. 2019an, masterra amaitu eban  Stuttgarteko Musikhochschulen, Jürgen Esslen zuzendaritzapean. Besteak beste, Raul de la Rubia, Raul Pinedo, Michael Radulescu, Montserrat Torrent, Constantin Volostnov edo Ulrich Walther irakasleen jarraibideak be jaso ditu.

Aaron Ribas
Aaron Ribas

Bihar, 20:00etan, Urdulizeko Andra Mari eleizan kontzertua eskainiko dauan Lucie Zakova Txekiar Errepublikan jaio zan eta gaztetan hasi zan pianoko ikasketak egiten eta organoan eta klabean espezializatu zan Pragako Interpretazino-arteen akademian, J. Hora, J. Tuma eta G. Lukšaitė-Mrázkovágaz.

Lucie Zakova
Lucie Zakova

Jaialdiko azken kontzertua, Begoñan

Ekitaldi honetako azken kontzertua abenduaren 2an ospatuko da,20:00etan, Begoñako basilikan Miriam Cepedaren (Basilikako organista titularra) eta UPV/EHUko abesbatzaren kontzertuagaz.

Organo de San Pedro de Loiu