09-05-2024 Jueves, VI semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 “Emakumeen aurkako edozein menperatze, gehiegikeria eta tratu txar salatu egiten dogu”
24.11.2023

“Emakumeen aurkako edozein menperatze, gehiegikeria eta tratu txar salatu egiten dogu”

Emakumeen aurkako Indarkeria deuseztatsako Nazinoarteko Eguna dala-eta, Bilboko Eleizbarrutiak bat egin dau Bilboko udalak antolartutako ekitaldi instituzionalagaz. Hainbat lagunek idazkiak irakurri dabez, besteak beste Elena Unzueta Caritas Bizkaia erakundeko zuzendariak Bizkaiko Eleizaren izenean. Arriaga antzokian ospatu dan ekitaldi sinboliko honetan, Juan Maria Aburto alkatea izan da buru eta Kontxi Claver Bardintasun, Bizikidetza, Lankidetza eta Immigrazinorako zinegotzia be bertan izan da. Emakumeen alkarteetako kideak, gizarte erakundeetakoak, dendetakoak eta Bilboko askotariko arloetako ordezkariak izan dira ekitaldian.

Bilboko Eleizbarrutiaren izenean Caritas Bizkaia erakundeko zuzendaria irakurri dauan idazkiaren hasieran, Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko Egitasmoari lotuta aurtengo kurtsorako aukeratu dan goiburua aitatu da: “bagara”.

Izan zirelako gara, garelako izango dira eta gaur hemen bagara

Bagara bai, emakumearen aurkako indarkeria gaitzesten dauan alkartea gara.  

Izan zirelako gara, garelako izango dira eta gaur hemen bagara

Bagara bai, emakumearen aurkako indarkeria gaitzesten dauan alkartea gara

Bilboko Eleizbarrutiak iaz konpromiso erara hartu ebazan hiru ekintzak gogoratu dabez une batean: “indarkeriaren biktima diran emakumeei begiratu, entzun eta lagundu”. Aurton, Bizkaiko Eleizak, Carias Bizkaia erakundearen bitartez, beste aditz bat gehitu dau: salatu. “Emakumeen aurkako edozein menderatze, gehiegikeria eta tratu txar salatu egiten dogu. Frantzisko Aita Santuak dinoan lez, Jaunak aske eta duintasun beteaz gura gaitu”, adierazo dau Elena Unzuetak.

Unzuetak, amaieran, eskaria egin dau:: “Beste bakar bat bez!” “¡Ninguna más!

Momento en el que ha participado