22-12-2024 Domingo, IV semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Seminarioaren eguneko mezea Begoñatik, EITBn
08.12.2023

Seminarioaren eguneko mezea Begoñatik, EITBn

Gaur, abenduak 8, Sortze Garbiaren Eguna, euskal Eleizbarrutiek Seminarioaren Eguna ospatzen dabe. ETB1ek  On Fernando Prado Donostiako gotzaina eta On Juan Carlos Elizalde Gasteizko gotzaina lagun dituala ospatuko dan Eukaristia emongo dau goizeko hamarretan. Meza hori atzo grabatu zan Begoñako basilikan. 

EITBko mezan Bilboko zazpi abadegaiak eta bokazino erresidentzian dagozan beste bi gazteak egongo dira.

Ignacio Fernández Méndez, erretorea; Miguel Vera Artacoz, ikasketa zuzendaria eta Manu de las Fuentes, zuzendari espirituala dira seminarioko hezitzaileak.

Seminarioko hirugarren aldian dagoz: David Abrahan Garrido Perero. Diakonoa. San Inazio Pastoral Barrutia (PB); Marco Antonio Muñoz Castro. Uribe Kosta; Mario Diaz Bravo. San Fausto PB. Basauri, Gorka Campos Saez de Lafuente. Artagan PB eta Juan Reyero Pontes. Tabira PB.

Bigarren aldian, Gaizka Egaña Peña. Meatza ingurua PB eta Patxo Ateca Camiruaga. Errekalde.

Gaur emititzen dan mezea atzo arratsaldean grabau zan Begoñako basilikan

Carta del obispo para la Jornada

Seminarioaren Egunak aurton `Altxatu eta jarri bidean´ goiburua darabil.

Altxatu eta lotu bideari goiburuaren haritik ospatuko dogu aurton Seminarioaren Eguna. Gotzainak egun honetarako idatzi dauan mezuan adierazo dauanez, “deialdi honek itxura bat ala bestea hartzen dau bakotxarentzat, baina beti da jarraipen eta misinorako deia. Gaur, beti lez, Eleizbarrutiko Seminarioak dei egiten deutse Jainkoak euren atea jo dauala sentitzen daben gazteei, abade lez bizi daitezan, ministerio horretatik gure kristau alkarteei lagun eginez. Doea da, deia, bakotxak antzeman eta bere egin behar dauana, beti be anai eta arreben laguntzagaz, alkartean”.

Joseba Segurarentzat bakotxak bere inguruko anaia-arrebakaz lortu behar dau doea.

Seminarioaren Eguna 2023
2023ko Seminarioaren Egunerako kartela

Lagun egin

On Joseba Segura gotzainak nabarmendu auanez, “gure Eleizak ezinbesteko ditu askotariko ministerioen bidez, bakotxak bere doe eta berariazko karismak jarriz, gure alkarteei laguntzeko gogo handia daben pertsonak. Nahitaezko dogu Jainkoak Eukaristia bakotxean emoten deuskun Hitz eta Ogi biziaren euskarria”. 

 

 

Seminaristas y formadores, junto con el obispo.