28-04-2024 Domingo, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Durangoko Andra Mari basilikako eleizpea konpondu eta barriro zabaldu dabe
07.12.2023

Durangoko Andra Mari basilikako eleizpea konpondu eta barriro zabaldu dabe

Egunotan, jente asko hurreratuko da Durangora "Durangoko Azokaren" 58. ekitaldira eta, bide batez, gura dabenek Andra Mari basilikako eleizpe zaharbarritua bisitatzeko aukera izango dabe. Hain zuzen be, eleizpe honetan ospatu ziran azokaren lehenengo ekitaldiak, abenduan ez ezik, azaroaren 1ean, Domu Santu egunez. Arkupeetan, azoka egiten zan zapatu goizez, eta 1965ean be holan izan zan. Lehenengo azokan, 19 erakusmahai izan ziran. 1974ra arte, urtero egin zan azoka eleizpean. Aurreko ekitaldietan lez, Bizkaia Irratiak zuzeneko emonaldiak eskainiko ditu gaur egun Landako Gunean jarten dan azokatik.

Durangoko udaletik azaldu dabenez, joan dan hilabeteetan egindako “zaharbarritzea korapilatsua eta konprometitua izan da”, balio historiko handia dauan eta arkitekturari dagokionez konpleua dan eremuan.

Eleizpea osotzen daben elementu guztiak zehatz-mehatz aztertu dira. Kaltetuta egozan atalak konpondu eta aldatu egin dira eta mihiztadurak aldatu dira, bistakoak eta ezkutukoak, gaur egungo teknologiari esker, barrualdean loturak egin daitekez-eta altzairuzko elementuekin eta erretxinakaz.

Andra Mari basilikako eleizpea 1681ean eraiki zan eta Europan argi gehien dauan egurrezko eleizperik handiena da.

Andra Mari basilikari atxikita, gertaera erlijioso zein sozialak jasoten ditu. Historian zehar, besteak beste, azokak, ekitaldi erlijiosoak, euskal liburu eta diskoen azoka, kontzertuak, gizarte biltzarrak… egin izan dira, herriko plaza bihurtuz.

Gehiago jakiteko: hemen

Pórtico de Andra Mari de Durango restaurado