Urtarrilaren 5ean, Caritas Bizkaia erakundeak opil solidarioaren 3.500 zati banatu guta ditu Bilboko Plaza Barrian. Dozenaka boluntariok lagunduta egingo da banaketa. Ekitaldi ofiziala eguerdiko 12:00etan izango da eta bertan batuko dira herri eta eliz agintariak eta bizkaitar gizartearen ordezkariak. Gaur egin da aurkezpena eta bertan izan dira Elena Unzueta Caritas Bizkaia erakundeko zuzendaria eta Monika Martin familia harremanetarako eta haurtzarorako erakundeko arduraduna.
📌El roscón solidario de este año tendrá lugar en la Plaza Nueva de #Bilbao el 5 de enero, de 10:00 a 14:30. @caritas_bizkaia pic.twitter.com/VLPYBgylGv
— Bilboko Elizbarrutia (@DiocesisBilbao) December 28, 2023
Kezka, prezioen igoera dala-eta
Aurton, Caritas Bizkaia erakundeak nabarmendu dauanez, familiarik pobreenentzat “sarrerek igoera eskasa izan dabe eta gastuen gorakada, egundokoa izan da”.
Familiarik pobreenak oinarrizko atal bitara zuzentzen dabe aurrekontuaren zati nagusia: etxebizitza (%43) eta elikadura (%20). Arlo kritikoak biak ala biak, prezioen gorakadaren eraginez. Bakardaea eta adin txikikoen ardura daben familiek bazterketa jasateko daben arriskua be askotan aitatzen diran arazoak dira.
Caritas Bizkaia erakundeak alkartasuna eskatu deutse barriro be herritarrei eta erakunde publikoei. Partaidetza, alkarte garapena eta zaintzak sustatzeko eskatu dau.
Arreta 2.000 neska-mutiko ingururi
Caritas Bizkaia erakundearen behin-behineko datuen arabera, 2023an izan ebezan esku-hartzeen %45 inguru adin txikikoak dabezan familiakaz gauzatu ziran. Arreta 2.430 neskato-mutikorengana iristen da eta horreetatik 507k gizarte-hezkuntza laguntzarako egitasmoetan parte hartzen dabe Bilboko Eleizbarrutiko lurralde osoan.