Portugaleteko Aspaldiko egoitza 2.200 pertsona nagusiren etxe izan da eta bertan zaintza eskaini deutsie. Irabazi asmo bako erakunde hau Bilboko Eleizbarrutiko Caritasek sustatzen dau. 2007an martxan jarri zan gizarte-osasun unitateari eusten deutso eta bertan 1.846 pertsona nagusi izan da aldi baterako egonaldian.
Orain dala 25 urte sortu zan pertsona nagusientzako etxe hau, zazpi solairu dituan eraikin ikusgarrian dago eta atzo egun berezia bizi izan eban.
Zidarrezko ezteguen ospakizunean, bertan biziko diran lagun biri ondo etorria egiteaz gainera, zaintzaz, oroimenaz, makaltasunaz eta, batez be, zerbitzuak, “eskuzabaltasunez betetako keinuez” hitz egin zan.
📌Ondo etorria nagusi etxearen pertsona bik egin dabe. Eta aurreskua Aspaldikoko behargin batek.
— Bilboko Elizbarrutia (@DiocesisBilbao) January 15, 2024
📌Bienvenida. pic.twitter.com/TYwvWCYM35
Ospakizuna
Bilboko gotzainak adierazo ebanez, “gauza handiak txikitasunetik egiten dira” eta atzokoa, apaltasunez gogoratzeko eta, aldi berean, Aspaldikok eskualdiari egin deutsan ekarpena eskertzeko eta ospatzeko eguna izan zan. Ospakizunaren bigarren zatian, gonbidatuak mahaiaren inguruan gozatu ahal izan eben.
📌Aspaldiko fundazioaren presidenteak eskerrak emoten deutsaz Aldun Nagusiari @Bizkaia
— Bilboko Elizbarrutia (@DiocesisBilbao) January 15, 2024
📌Agradecimiento de la fundación Aspaldiko a la Diputación Foral de Bizkaia. La Diputada General recibe el reconocimiento: “Nos toca responder a un reto demográfico para que las personas… pic.twitter.com/e7QmMJqWXt