22-11-2024 Viernes, XXXIII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Garizuma-aldiko berbaldiak VI. bikaritzan
21.02.2024

Garizuma-aldiko berbaldiak VI. bikaritzan

Galo Bilbao Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolako irakasleak "Ze bihotz-barritze eskatzen deuskue garai honeek" gaiaren inguruan jardun eban atzo -martitzena- Zamudioko San Martin parrokian. Gaur, 19:30etan, Garizuma-aldiko eguaztenez garatuko dan berbaldi sailari emongo deutse hasiera Argia Fundazinoaren areto nagusian (Hirutasuna, 11, Algorta).

Luis Mari Vega Bake eta Adiskidetzerako arduradunak emongo deutse hasiera Garizuma-aldiko berbaldiei, Algortan. Hain zuzen be, “bizia zaintzen dauan bakea itxaroten eta lantzen” gaiaz hitz egingo dau.

Otsailaren 28an, eguaztenez, Koldo Alzola fraile hirukoiztarrak jargungo dau: “Garizuma-aldia. Sakramentu-bidea”.

“Bihotz-barritzea eguneratu Garizuma-aldian” goiburuaren haritik jardungo dau Gabriel Mª Otalorak martxoaren 6an.

Martxoaren 13ko berbaldian, Miguel Artiach izango da hizlaria: “Ekumenismoa: 60 urte Paulo VI.aren eta Atenagorasen arteko besarkadatik”.

Berbaldi sailari amaiera emoteko, martxoaren 20an Elena Unzueta Caritas Bizkaia erakundeko zuzendariak “Hator! Eraiki daigun Erreinua. Etxean zagoz!” goiburua ardaztzat hartuta hitz egingo dau. 

Berbaldi guztiak Argia Fundazinoaren areto nagusian (Hirutasuna, 11. Algorta) izango dira, 19:30etan.

Garizuma-aldiko erretiroa Lezaman:

Erretiroa Lezama
Galo Bilbao, ayer en la parroquia de San Martín de Zamudio.