02-05-2024 Jueves, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Azken bisita gidatua “Sorolla eta erlikiak” eraukusketara
22.02.2024

Azken bisita gidatua “Sorolla eta erlikiak” eraukusketara

Eleiz Museoan ikusgai dan "Sorolla eta erlikiak" erakusketa otsailaren 29ra arte luzatu ondoren, datorren zapatuz, hilak 24, aukera barria eskainiko da erakusketa berezi hau sakontasunez bisitatzeko. Museotik azaldu dabenez, "Joaquin Sorolla margolariaren eskutik, erlikia eta erlikia-ontzien munduan murgildu gara". Bisita gidatuaren prezioa: 5 € lagun bakotxeko. Lekua gordeteko: 94 432 01 25

“Sorolla eta erlikiak” erakusketak artearen eta erlijiositatearen alkartze historikoa erakusten dau lehen mailako artelanen bidez.

Eleiz Museoak, Bilboko Arte Ederren Mueoagaz batera, erakusketa honegaz bat egin dau Joaquin Sorollaren heriotzaren mendeurreneko (Valentzia, 1863 – Cercedilla, Madril, 1023). ospakizunagaz