02-05-2024 Jueves, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Bihar jakingo da bideoklip onenaren ikastetxe sariduna nor dan
22.02.2024

Bihar jakingo da bideoklip onenaren ikastetxe sariduna nor dan

EBI sareko 17 ikastetxeetatik 15ek aurkeztu dabezan 30 bideoklipek parte hartuko dabe Kultur Erakundeen Mahaiak antolatutako 'Jazotajoa jaso' lehiaketan. Aurtengo ikus-entzunezko lanak kulturartekotasunari buruzkoak dira eta bideoklip onena aukeratzeko botoa emoteko epea, gaurko 23:59etan amaituko da. 

Kulturartekotasuna da bideoklipetan landu behar daben gaia. Aurton, Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko Egitasmoaren haritik nabarmendu dan begiradari lotuta dago: “Alkarte abegitsu eta barneratzaileak” gizarte eta eleiz testuinguru aldakorrean. 

Ana Berrizbeitiak (Heziketarako saila), Igone Etxebarriak (Labayru Fundazinoa) eta Jone Aramberrik (Bizkaia Irratia) osotu dabe epaimahaia.

Bihar, otsailak 23, jakingo da irabazlearen izena. Sari-banaketa, On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzaina buru eta Javier Onaindia Eleizbarutiko irratietako zuendaria aurkezle lanetan dala, datorren martxoaren 1ean izango da ikastetxe irabazlean.

Sari-banaketa zuzenean emongo da online web orrialde honen bidez, Somorrostro ikastegiko irakasle eta ikasleen laguntzagaz.

Gaur amaitzen da bideoklipik onenari botoa emoteko epea. Ekitaldi honetako bideo guztiak: hemen.

Unos de los galardonados el año pasado en el Concurso Jazotakoa Jaso