02-05-2024 Jueves, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Alkarte bereizketari buruzko berbaldi eta mintegia
21.02.2024

Alkarte bereizketari buruzko berbaldi eta mintegia

"Alkarte bereizketa: alkarregaz bide egiteko era" goioburuaren haritik ospatuko da datorren eguenez, otsailak 22, Jose Ruiz Perez Deustuko Unibertsitateko Teologia-dekanoak eskainiko dauan berbaldia, Barria eraikineko lokaletan (Plaza Barria, 4), 18:30etan, Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak (ETPI) antolatuta. Datorren astelehenean, otsailak 26, leku eta ordu berean hasiko dan alkarte bereizketari buruzko mintegia be iragarri dabe. 

Egueneko berbaldiaren eta geroko mintegiaren helburuei dagokienez, ETPIak “alkarte bereizketa egitearen” garrantzia nabarmendu gura dau, erabakiak hartzea eta ardurakidetasunerako sinodoeremu eta egituretan gai esanguratsuen inguruan gogoeta egitea ahalbideratzen dauan bide lez.

Jardunbidea

Tiler erara, hiru saiotan garatuko dan mintegia proposatu dabe alkarte bereizketari buruz.Arduradunen esanetan, “saiakuntza lez hartuko dogu, hezitzaile eta bultzatzaile izan daiten, sinodo-seneko Eleizaren bitarteko hau ahalbideratu eta bultzatuko dauan bitarteko honen inguruan kontzientzia sortzeko eta bitarteko hau bultzatuko daben pertsonak aurkitzeko”.

Tailer-erako hiru saioetan, jardunbide hau bultzatu gura da: partaidetza sustatu, aurretik lagungariak irakurri eta bakarka prestatu saioa. Euren esanetan, “oso garrantzitsua da saiora joatea, parte hartzea eta saioa pretatzea”. ETPIan egingo da.

Otsailaren 22an, egunez, sarrerako saioa izango da eta Jose Ruiz Perezek berbaldia eskainiko dau: “Alkarte bereizketa: alkarregaz bide egiteko era”.

Otsailaren 26a, astelehena: 18:30etatik 20:00etara, bereizketa ‘lurreratuz’.

Martxoaren 18a, astelehena: 18:30etatik 20:00etara, alkarrizketa espiritualari buruzko ariketa praktikoa

Apirilaren 20a, zapatua: 10:00etatik 13:30etara, alkarte bereizketaren ariketa praktikoa