22-11-2024 Viernes, XXXIII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Eleizbarrutiak omenduko dituan 8 emakumeak
29.02.2024

Eleizbarrutiak omenduko dituan 8 emakumeak

Martxoaren 8an, Emakumearen Nazinoarteko Egunez, `martxoak8mujeres´ ekitaldia ospatuko da. VI. urtez jarraian, emakumeek Eleizan egiten daben egundoko lana agertu eta autortu egin gura da, askotan ezkutuan geratzen da-eta. Oraingoan, euren alkarteetan abegia eta inklusinoa sustatzeko giroa sortzen daben emakumeen garrantzia nabarmenduko da. Horixe da Bilboko Eleizbarrutiak kurtso honetan nabarmendu gura dauana. Datozan egunetan, komunikabideetarako Eleizbarrutiko sailak prestatutako bideoen bidez, aurton autorpena jasoko daben emakumeak ezagutuko dotuz. Galdakaoko Mariaren Zeruratzea parrokiari lotuta dagoan Maria Jesus Sanzen ingurukoak jasoten dira lehenengoan. 

‘8 emakume martxoaren 8an’ ekitaldi instituzionala da eta aurton Kerman Lopez bikario nagusia izango da buru, gotzaina Gotzainen Batzarraren Osoko Bilkuran izango da-eta. Martxoaren 8an, eguerdiko 12:30etan hasiko da Karmeneko Ama parrokiako areto nagusian ospatuko dan ekitaldia eta zuzenean ikusi ahal izango da web orrialde honen bidez. 

Oihane Irazu Bizkaia Irratia eta Radio Popular-Herri Irratiko esatariak jardungo dau aurkezle lanetan eta signodanza Arymux emonaldia izango da Raquel Rodriguezen eskutik. 

Maria Jesus Sanz

Aurton, Toño Valdivieso artistak margotutako oinatza jasoko dauan zortzi emakumeetako bat da.

Jatorriz nafarra, Galdakaon bizi da; boluntario da FRATER alkartean (Ahalmen-urritasuneko pertsonen Espainiako kristau senidetasuna), orain dala 30 urte baino gehiago hasita. Kide laiko da Berrizko Mesedetako Misiolarien alkartean. 

2021ean, mexikar muga zeharkatzen daben etorkinei laguntzen egon zan Hidalgoko aterpetxean (Mexiko); ‘Bizkaia isilik’ bilkuretan parte hartzen dau Galdakaon. Emakume konprometitua da, Eleizbarrutiaren autorpena ondo merezita dauana.