Ekitaldi honetan, euren inguruetan abegia eta inklusibitatea sustatzen daben 8 emakume ezagutzera emon gura dabez: Mari Puy Inzunza, Maite Fernandez de Agirre, Nekane Landaribar, Susana Mallo, Aintzane Monteverde, Nely Ramon, Lucia Cerda eta Maria Jesus Sanz.
Lucia Cerda
Misinoei lotuta, urte askotan izan da ‘Los Ríos’ aldizkariaren barriemoilea. Xabier Goikuria bizkaitar misiolariak Kongoko Errepublika Demokratikoan koordinatzen dituan egitasmoei laguntzen deutsen Goicuria Fundazinoko kide da. Etorkin eta errefuxiatuei laguntasuna emoten bide-erakusle izan zan Bilbo Exezabal alkarteko boluntaruo be izan zan.
Maria Puy Inzunza
Alkartezain Mañarian. Bateotik dago lotuta parrokiari. Katekista izan da, Caritas erakundeko arduradun Pastoral Barrutian, ekipo ministerialeko eta Eleizbarrutiko Pastoral Kontseiluko kide. Ardura dau Andra Mariaren Zeruratzea eleizako liturgia eta ekonomia arloan.
Nekane Landaribar
Monitore Ondarroako parrokian, kostaldeko herri honetako gizarte bizitzan esku-hartzen dauan emakumea da. Parrokiako abesbatzari lotuta dago eta laguntzaile izan zan Bizkaia Irratian, hainbat hamarkadatan, martitzenero emon ebezan Eukaristietan.
Maria Jesus Sanz
Jatorriz nafarra, Galdakaon bizi da. Hogeta hamar urtetik gora daroaz boluntario lez FRATER alkartean (Ahalmen-urritasuna daben pertsonen Espainiako kristau senidetasuna). Berrizko Mesedetako Misiolarien alkarteko kide laiko da. 2021ean, Mexikoko muga zeharkatzen daben etorkinei laguntzen egon zan Hidalgoko aterpetxean (Mexiko).
Nely Ramon
Emakume ekuadortar hau San Anton parrokia alkartean txertatuta dago bere familiagaz Bilbora etorri zanetik. San Anton parrokiako helduen erreferentzia taldeko eta ‘Virgen del Cisne’ alkarteko kide da. Alkarte latinoamerikarrean parte hartzen dau eta baita ‘Bizkaia isilik’ bilkuretan be.
Aintzane Monteverde
Algortako ‘San Nikolas zabalik’ alkarteko presidente. Euskalerriko Eskautak Bizkaia mobimentuko ordezkari eta Otxarkoagako Veracruz ikastetxeko zuzendari izan zan. Eleizbarrutiaren bizitzan txertatuta, hainbat parrokiatan konpromisoa garatuz.
Susana Mallo
Jesusen Mirabeak ordenako monja. Madrilen jaio zan eta erizaintza ikasi eban. Gaixoei arreta eskaintzen deutsen Bilboko erietxeko alkartean bizi da. Gorren Pastoraltzan laguntzen dau, katedraleko ospakizunetan keinu-hizkuntzan interprete izanik.
Maite Fernandez de Agirre
Sodupeko San Bizente parrokian jarduten dau liturgian, katekesian, laikotzarako mahaian, San Anton enkantean eta herri osorako antolatzen dan Errege-kabalgataren antolaketan. Eleizagaz eta herriagaz konprometituta jarduera politikotik, mendi-taldean, koralean…