28-04-2024 Domingo, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Maite Fernández de Agirre, parrokiari eta Soduperi eskainitako bizitza
07.03.2024

Maite Fernández de Agirre, parrokiari eta Soduperi eskainitako bizitza

Maite Fernandez de Agirre da bihar, eguerdiko 12:30etan, Indautxuko Karmeneko Ama parrokian ospatuko dan ekitaldian, Bilboko Eleizbarrutiaren autorpena jasoko daben 8 emakumeetako bat. Amurrion jaiota, urte asko daroaz Sodupen bizitzen eta koruan, mendizaleen taldean, Errege-kabalgataren antolaketan eta, batez be, parrokian parte hartzen dau. San Bizente eleizako alkarteko kide izateaz gainera, liturgia sustatzen dau, laikotzarako mahaiko, katekesiko... partaide da. Askotariko jardueratan esku-hartzen dau eta gainerako 7 emakumeak eta beste makina bat emakume lez, Bizkaiko Eleizagaz konprometituta dago.

Parrokiagaz eta herriagaz konprometituta dago, bere ustez, bata besteari lotutako arloak dira-eta. Txikitatik, bere bizileku zan Amurrioko alkartean txertatu zan. Hantxe egin eban lehenengo jaunartzea eta sendotza hartu. Ekintza Katolikoko Langile Hermandadeko (HOAC) kide izan zan eta, mobimentuan, beste gazte batzukaz batera, liturgiak, batzarrak…, ospatzen ebazan.

Sodupera bizitzera joan eta Rafa Saez abadea ezagutu eban ikastaro batzuetan. Bere burua eskaini eban parrokian laguntzeko eta, horretan jardun izan dau gaur egunera arte. Hasieran sendotzarako prestatzen ziharduen talde biren laguntzaile izan zan, Liturgian laguntzen dau, katekista be bada…

Orain dala urte batzuk, parrokien ekimenez eta beste hainbat katekistagaz, Errege-kabalgataren antolaketari ekin eutsan eta gaur egun beste lagun bategaz antolatzen dau.

Maite Fernandez de Agirre, Gallarraga mendi-taldeko eta Sodupeko koraleko kide da.

Maite Fernandez Agirre m 8
Maite Fernandez Agirre mendi-taldeko kide bigaz
Maite Fernandez Agirre
Maite Fernandez Agirre Sodupeko koralagaz Begoñako Abesbatzen Astean

Autorpena

Oihane Irazu Bizkaia Irratiko esatariak aurkeztuko dau ekitaldia eta Rakel Rodriguezen (ARYMUX) emonaldiaz gozatuko dabe bertaratutakoek. Kerman Lopez bikario nagusia izango da buru ekitaldian, On Joseba Segura Bilboko gotzaina Espainiako Gotzainen Batzarraren Osoko Bilkuran da-eta.

Maite Fernández de Agirre