28-04-2024 Domingo, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Zaldibarko tonbola solidarioaren ekitaldi barria
07.03.2024

Zaldibarko tonbola solidarioaren ekitaldi barria

 Bihar -martxoak 8, barikua- hasi eta datorren domekara arte -martxoak 10- "Zaldibarko tonbola solidarioaren" ekitaldi barria ospatuko da. 'Hirugarren Munduaren' inguruko parrokiako taldeak sustatuta, 40 urtetik gora daroez tonbola egiten eta aurton batu daiten dirua Kolonbia, Haiti eta Filipinetan garatzen diharduen askotariko egitasmoetarako izango da. "Tonbola solidarioa" ANACHAren lokaletan egongo da egun eta ordutegi honeetan: barikuz, 19:00etatik 21:00etara; zapatuz, 10:00etatik 14:00etara eta 16:30etatik 21:00etara eta domekaz, 10:00etatik 14:00etara eta 16:30etatik 20:00etara.

Berrogei urte bete dituan tonbolaren jardunbidea hauxe da: urtean zehar, emakume batzuk alkartu egiten dira eta era askotako opariak prestatzen dabez. Gainera, bada euren etxeetatik laguntzen dauan jentea, panpina, postsa eta hainbat gauza eginez. Gainera, antolatzaileen esanetan, “dendek, tabernek, hainbat profesionalek eta udalak be laguntzen deuskue eta, guztira, 2.000 erregalia be batu doguz” eta horregaitik, esker ona adierazo gura deutse, urtez urte tonbola egitea ahalbideratzen dabenei “eta herri osoari, jarduera honek ume, gazte eta nagusiak batu egiten ditualako”.

Tonbola solidarioa Zaldibar
Tonbola solidarioa Zaldibar
Tonbola solidarioa Zaldibar
Tonbola solidarioa Zaldibar
Ya está todo listo para la Tómbola que se abrirá mañana viernes.