Eleizbarrutietako Misinoetatik azaldu dabenez, biharko ekitaldia lasai eta lagunartekoa izango da eta, “kafe bat hartzeaz batera, Ekuadorretik datotzan azken barriak ezagutu ahal izango doguz. Misiolarien lekukotasuna entzun eta misinoarentzat amesten doguzan bide barrien inguruan solasean jarduteko aukera izango dogu”.
Manu Osa misiolariaren berbaldia
Saioari amaiera emoteko, Espainian Afrikako misiolarien ordezkari probintziala dan Manu Osak berbaldia eskainiko dau. Osak, bere esperientziaz baliatuz, gaur egun misinoen jarraibide, erronka edo bide izan beharko leukienen inguruan jardungo dau.