27-04-2024 Sábado, IV semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Misinoen inguruko kafe-solasaldia eta berbaldia, Bilbon
12.03.2024

Misinoen inguruko kafe-solasaldia eta berbaldia, Bilbon

Bihar -martxoak 13, eguaztena- kafe-solasaldia ospatuko da 17:30etan, Barria eraikinean (Plaza Barria, 4. Bilbao). Bertan izango dira, bere misino-egitekoari Eleizbarrutian jarraipena emoteko itzuli barri dan Paulino Ordax misiolaria eta Ekuadorreko Manabi probintziako Calcetan misiolari laiko dan Isabel Matilla. Honen ostean, 18:30etan, Espainian Afrikako misiolarien ordezkari probintzial dan Manu Osa Aita Zuriak berbaldia eskainiko dau. 

Eleizbarrutietako Misinoetatik azaldu dabenez, biharko ekitaldia lasai eta lagunartekoa izango da eta, “kafe bat hartzeaz batera, Ekuadorretik datotzan azken barriak ezagutu ahal izango doguz. Misiolarien lekukotasuna entzun eta misinoarentzat amesten doguzan bide barrien inguruan solasean jarduteko aukera izango dogu”. 

Manu Osa misiolariaren berbaldia

Saioari amaiera emoteko, Espainian Afrikako misiolarien ordezkari probintziala dan Manu Osak berbaldia eskainiko dau. Osak, bere esperientziaz baliatuz, gaur egun misinoen jarraibide, erronka edo bide izan beharko leukienen inguruan jardungo dau.


Solasaldian zein berbaldian parte hartzeko deialdia egiten da

Misinoak