27-04-2024 Sábado, IV semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Paulino Ordaxek bere misino-esperientzia aurkeztuko dau Gernikan
12.03.2024

Paulino Ordaxek bere misino-esperientzia aurkeztuko dau Gernikan

Martxoaren 19an, San Jose egunez, burutuko dan Eleizbarrutietako Misinoen kanpaina dala-eta, Misinoetarako Gernikaldeko taldeak ekitaldia antolatu dau eta bertan parte hartzera deitu. 2009tik hasita Ekuadorren misiolari izan dan eta orain dala hilabete eskas Eleizbarrutiko pastoralgintzan aritzeko bueltatu dan Paulino Ordaxek berbaldia eskainiko dau Gernikano Andra Mari parrokiako lokaletan, 19:30etan.

Paulino Ordax 2009an joan zan Ekuadorrera eta harrezkero Los Rios probintziako Babahoyoko Eleizbarrutian bizi izan da. Hainbat egitasmotan lan egin eban, berak behin betiko bueltatu aurretik egin eban azken bisitan azaldu ebanez: “parrokian jarduteaz gainera, denporaldi luze horretan, Gizarte Pastoraltzan eta Caritasen be txertatuta egon naz, batez be, Caritas taldeak eta Kartzela Pastoraltza sustatu nahirik”.

Orain dala 15 urte inguru Ekuadorrerako bidea hartu aurretik, alkarrizketa eskaini eutsan “Alkarren Barri / Comunicación” aldizkariari. Paulinok ilusinoz beteta azaldu eban Ekuadorren hastear zan bizitzarako egitasmo barria. Barriro irakurteko: hemen.

Osasun-etxea eta Elikagaien bankua

Orain dala pare bat urte, gotzainak Quevedon dagoan Espezialitateen Osasun-etxeaz arduratzeko eskatu eutsan Paulinori. Honen esanetan, “nahiz eta pribatua izan, Eleizbarrutiarena da. Interesgarria da, gaixoei prezio oso baxuak eskaintzen deutsez-eta”. Mariaren Aurkezpena ordenako monjek Vincesen martxan jarritako sistema da.

Ordaxek, gainera, Elikagaien banku baten antzekoan be esku-hartu dau”. Zehaztu dauanez, “elikagaien banku baten antzekoa dala dinot, hornitzeko iturri nagusia ez datza-eta, gaieranko bankuetan lez, supermerkatu handien soberakinetan, Caritaseko taldeen barruan egonda, Elikagaien banku horreei lagundu egin gura deutsen familien babesean baino”. Holan, hilero, 15 dolar inguruko balioa dauan otzara emoten dabe. 

Los misioneros Paulino Ordax y Xabier Goikouria en una edición anterior del tradicional encuentro misionero en Urkiola, que cada primero de mayo reúne a decenas de personas, pero que este año, debido a las circunstancias excepcionales que vivimos no va a poder celebrarse.