27-04-2024 Sábado, IV semana - pascua
Bizkeliza 5 Gotzaina 5 Gotzaina, pregoilari Bilboko Aste Santuan
11.03.2024

Gotzaina, pregoilari Bilboko Aste Santuan

Bihar, iluntzeko 20:00etan irakurriko da Aste Santuko pregoia Santiago katedralean. Penitentziazko Kofradien Ermandadeak On Joseba Segura Bilboko gotzaina aukeratu dabe pregoilari. Azaldu dabenez, "kofradiei erakutsitako babesa, eurak Eleizbarrutiaren bizitzan txertatzea eta euren barruko barrikuntza sustatuz, erabakigarria izan da 2024ko Aste Santuko pregoilari izendatzeko". Pregoiaren irakurketa zuzenean web honen bidez.

Pregoia bihar, martxoak 12, irakurriko da Santiago katedralean. BIlboko gotzainak Luis Olaortua Setien Kofradien Ermandadeko presidentearen lekua hartuko dau aurton. Olaortua, Bilboko 2023ko Aste Santuko pregoilari izan zan. 

Aurreko ekitaldietan, pregoilari izan dira, besteak beste, aurretik Bilboko gotzain izandako On Ricardo Blazquez eta On Mario Izeta, Luis Alberto Loyo katedraleko deana, Miguel Zugaza Arte Ederren Museoko zuzendaria, Carlos Amigo kardinala eta Joan Mari Aburto Bilboko alkatea.