Ebenjelioa eta Irakurgaiak
Eguna: 2026-04-24
Viernes
Beste egun batzuk
Pascua, IIIEvangelio y Lecturas de 24-04-2026
IRAKURGAIA 1
Neure zerbitzurako aukeratu dot gizon hori, jentilei nire izena adierazo deien.
Apostoluen Eginak liburutik
Eg 9, 1-20
Egun hareetan, Saulok, oraindino Jaunaren ikasleen aurka heriotza-mehatxua eriola ebilela, abade nagusiagana joan eta Damaskoko sinagogetarako gutunak eskatu eutsazan, aurkitzen zituan kristau-bidearen jarraitzaileak, gizon eta emakume, Jerusalemera preso ekarri ahal izateko.
Damaskorantz joiala, uritik hurrean, bat-batean zerutiko argi batek disdiraz inguratu eban. Lurrera jausi zan eta berba hau entzun eban: «Saulo, Saulo, zergaitik pertsegitzen nozu?» «Nor zaitut, Jauna?», itaundu eban Saulok. Eta Harek: «Jesus naz, zuk pertsegitzen dozuna. Orain, jagi eta sartu urian; han esango deutsue zer egin behar dozun».
Haren bidelagunak txundituta gelditu ziran, ahotsa entzuten eben-eta, baina inor ikusten ez. Saulo lurretik jagi zan eta, begiak zabalik zituan arren, ez eban ezer ere ikusten. Eskutik hartuta eroan eben Damaskora, eta hiru egun emon ebazan han itsu, ezer jan eta edan barik.
Bazan Damaskon Ananias izeneko ikasle bat. Jaunak ikuskari batean dei egin eutsan: «Ananias!» «Hona hemen ni, Jauna!», erantzun eutsan harek. Jaunak esan eutsan: «Zoaz Kale Zuzenera, Judasen etxera, eta itaundu egizu Tarsoko Saulo dalakoaz. Otoitzean dihardu eta Ananias izeneko gizon bat ikusi dau etxean sartzen eta eskuak gainean ezarten, barriro ikusmena hartu dagian».
Ananiasek erantzun eutsan: «Jauna, askori entzunda daukot zenbat kalte egin deutsen gizon horrek zure fededunei Jerusalemen, eta hemen bertan ere badau aginpidea, abade nagusiak emondakoa, zure izenari dei egiten deutsoen guztiak atxilotzeko». Jaunak erantzun eutsan: «Zoaz, neure zerbitzurako aukeratu dot-eta gizon hori, bai jentilei eta hareen erregeei, bai israeldarrei, nire izena adierazo deien. Neuk agertuko deutsat zenbat sufridu beharko dauan nire izenagaitik».
Joan zan, bada, Ananias eta, etxean sarturik, eskuak ezarri eutsazan gainean Saulori eta esan eutsan: «Saulo anaia, Jaunak, bidean zentozala agertu jatsun Jesusek, bialdu nau, barriro ikusi dagizun eta Espiritu Santuaz bete zaitezan». Bat-batean ezkata lako batzuk jausi jakozan begietatik, eta ikusten hasi zan barriro. Berehala, bateatu egin eben. Gero, jan eta indarrak barritu jakozan.
Saulo Damaskoko ikasleekin gelditu zan egun batzuetan. Gero, sinagogetan predikatzen hasi zan, Jesus Jainkoaren Semea dala iragarriz.

SALMOA
Sal 116, 1. 2
R/. Zoaze mundu guztira, eta iragarri Barri Ona.
Goratu egizue Jauna, atzerri guztiak,
goretsi egizue, herri guztiak. R/.
Sendotu da-eta gugan bere maitasuna,
eta beti-betiko da Haren leialtasuna. R/.

EBANJELIOA
Nire haragia egiazko janaria da, eta nire odola egiazko edaria.
Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik
Jn 6, 52-60
Aldi haretan, juduek eztabaidan ziharduen euren artean: «Zelan emon daikegu Honek bere haragia jaten?»
Jesusek esan eutsen: «Bene-benetan dinotsuet: Gizonaren Semearen haragia jaten eta haren odola edaten ez badozue, ez dozue bizirik izango zeuekan. Nire haragia jaten eta nire odola edaten dauanak betiko bizia dau, eta Neuk biztuko dot azken egunean. Izan ere nire haragia egiazko janaria eta nire odola egiazko edaria da-eta. Nire haragia jaten eta nire odola edaten dauana Nigan dago eta Ni haregan.
Bizia dan Aitak bialdu nau eta Ni Aitari esker bizi naz; era berean, Ni jaten nauana, Niri esker biziko da. Hau da zerutik jatsi dan ogia; ez da zuen gurasoek jan ebena lakoa, hareek hil egin ziran-eta. Ogi honetatik jaten dauana betiko biziko da».
Hau guztia Kafarnaumgo sinagogan irakatsi eban Jesusek.