22-11-2024 Viernes, XXXIII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Fede-zabalkunde eta Katekesia 5 Bika eguna family, atzo Algortan
18.03.2024

Bika eguna family, atzo Algortan

Atzo, VI. bikaritzan, euren seme eta alabak katekesian dabezan familien I. "Bika Eguna Family" ospatu zan Algortako Tourseko San Martin parrokian. Amaieran azaldu ebenez, "egun ederra igaro dogu. Familia izatearen, honen esanahiaren inguruan jardun dogu, eguneko ebanjelioa kontuan hartuta: nork bere burua emon, apurtu, desegin..., besteen alde, horrek bizia dakarrela jakinda".

Atzo Algortan ospatu eben ekitaldian, “zuhaitzaren” ideia landu eben, familiak, batzuetan, “aterpe barik” sentitzen dirala gogoratuz: “gure sustraiak luzatu egin gura doguz, alkartuta sentitzeko eta basoa osotzeko, familia izatea errazago izan daiten, geuri buruz, eta ez neuri buruz, hitz egin daigun”.

Bika Eguna family VI
Bika Eguna family VI
Bika Eguna family VI
Bika Eguna family VI
Bika Eguna family VI
Bika Eguna family VI
Bika Eguna family VI
Bika Eguna family VI

Hainbat joko eta ‘esker onaren zuhaitza’ jardunbidea burutu eben, bertan esker oneko frutuak jarriz: “sustraiak be nabarmendu doguz, hau da, gure euskarriak, gure indarraren iturriak, familia izateko eta familia lez bizitzeko ezinbesteko doguzanak”.

Bika Eguna family VI
Bika Eguna family VI
Bika Eguna family VI
Bika Eguna family VI
Bika Eguna family VI
Bika Eguna family VI

Eukaristia ospatu eben Javi Garai eta Iñaki Loinaz buru zirala eta, ostean, kopau bat hartu eben.

Bika Eguna family VI
Bika Eguna family VI

Itxaropen-haziak

Antolatzaileek adierazo dabenez, “datorren kurtsoan sasoiz antolatu gurako geunke, umeentzako jarduerei helduentzako jarduera gehiago gehituz eta helduen arteko hartu-emonerako eremua sortuz. Esker ona adierazo gura deutsegu laguntzera etorri diran katekistei eta Joanen ebanjelioa gogoan, familiei banatu deutseguzan hazietan, itxaropen-hazietan gure itxaropena jarrita amaitu dogu”.

Bika Eguna family VI