27-04-2024 Sábado, IV semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Kulturarteko Kurutze-bidea eta Karidade eta Zuzentasunerako boluntarioen erretiroa, Bilbon
18.03.2024

Kulturarteko Kurutze-bidea eta Karidade eta Zuzentasunerako boluntarioen erretiroa, Bilbon

Jente ugari batu zan Bilbon, zapatuz ospatu ziran ekitaldi bitan. Alde batetik, kulturarteko Kurutze-bidea ospatu zan Deustun, San Felicisimo parrokian, nazinoarteko taldeen eta latinoamerikar, afrikar eta txinatar alkarteen parte-hartzeagaz. Bestetik, Karidade eta Zuzentasunerako III. eta VII. bikaritzetako boluntarioek Garizuma-aldiko erretiroa ospatu eben, Gonzalo Eguia diakonoak gidatuta. 

Karidade eta Zuzentasunerako III. eta VII. bikaritzetako boluntarioen Garizuma-aldiko erretiroa

“Ez zerbidua izatera, zerbitzari izatera baino”. Mt 20, 28. Gure zerbitzuaren nortasuna”

Hirurogeta hamar lagun inguru batu zan Karidade eta Zuzentasunerako III-VII bikaritzetako boluntarioen erretiroan. Gonzalo Eguia Autonomia-Indautxu Pastoral Barrutian (PB) diakono lanetan ari danak gidatu eban saioa.

Caritasek bazterketa jasaten daben pertsonen arretarako dauan Haran zentroan egin za harrera. Olga Delgado Caritaseko kideak azaldu dauanez, “bertan, eskaintzen dabezan askotariko zerbitzuak aurkeztu euskuezan: Gertu (arreta oinarrizko beharrizanei, jantokia, garbitasuna, garbitegia…) eta Giltza (akonpainamendua gizarteratzerako). Ondoren, “Sortze Garbia parrokian, bakarka eta taldean gogoeta eta otoitz egiteko uneak izan genduzan”.

Olgaren esanetan, “alkarregaz emondako denporagaitik Jainkoari eskerrak emonez amaitu genduan erretiroa, Gabriela Mistralen ‘El placer de servir’ olerkiaren haritik: ‘Zerbidu dozu gaur? Nor?'”.

Karidade eta Zuzentasunerako III. eta VII. bikaritzetako boluntarioen erretiroa

Kulturarteko Kurutze-bidea Deustuko San Felicisimo parrokian

Kulturarteko Kurutze-bidea
Kulturarteko Kurutze-bidea
Kulturarteko Kurutze-bidea
Kulturarteko Kurutze-bidea

Retiro de Cuaresma del voluntariado de Caridad y Justicia de las vicarías III y VII