27-04-2024 Sábado, IV semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 “Bilbao eleiz-artea Gizakundean” jaialdiaren ekitaldi barria
18.03.2024

“Bilbao eleiz-artea Gizakundean” jaialdiaren ekitaldi barria

“Sacra Legata” goiburuaren haritik ospatuko da aurton Bilboko udalak antolatzen dauan Bilbao eleiz artea jaialdia, martxoaren 22tik 26ra Gizakundea eleizan. Collegium 1704, Calmus Ensemble, Ensemble il Caravagio, Barbara Hendricks eta Tiburtina Ensemble nazinoarteko taldeen emonaldiak 19:30etan izango dira. Sarrerak (8 euro), txartel-lehiatilan, Arriaga antzokiaren webean eta MUSIKA-MÚSICAren webean eskuratu daitekez. 

Martxoaren 22an, barikuz, COLLEGIUM 1704 taldeak emongo deutso hasiera jaialdiari, J.D. Zelenkaren “Musica per la Settimana Sant” emonkizunagaz. Helena Hozova sopranoak eta Tomas Selc baxuak jardungo dabe Vaclav Luksen zuzendaritzapean.

Martxoaren 23an, CALMUS ENSEMBLE, taldearen txanda izango da, Elisabeth Grümmer, oboea joten dala, Magdalena Schenk-Bader, biola eta Antje Nümberger, biolontxeloa. J.G. Rheinberger & Moetes, J.S. Bachen “Cantus Missa”’ interpretatuko dabe.

Martxoaren 24an, ENSEMBLE IL CARAVAGGIO taldeak W.A. Mozarten “Die Schuldigkeit des ersten Gebots KV35” interpretatuko dau, honeen eskutik: Gwendoline Blondeel sopranoa, Mathilde Ortscheidt mezzosopranoa, Julien Behr tenorea eta Camile Delaforge musika-zuzendaria.

Martxoaren 25ean, astelehenez,, BARBARA HENDRICKSEK “Amazing Grace” interpretatuko dau, Roland Pöntinen pianistak eta Ulf Englund gitarristak lagunduta.

Martxoaren 26an, martitzenez, ospatuko da azken kontzertua TIBURTINA ENSEMBLE taldea protagonista dala. Hildegard von Bingenen “Ego sum homo” interpretatuko dau honeen eskutik: Ivana Bilej Brouková eta Tereza Böhmová sopranoak, Daniela CermákováAnna Chadimová eta Kamila Mazalová altuak, Margit Übellacker salterioa eta Barbora Kabátková arte-zuzendaria eta harpa-jolea.

Sarrerak Arriaga antzokiko txartel-leihatilan eskuratu daitekez, egun eta ordutegi honeetan: zapatutik martizenera, 11:30-14:00 eta 17:00-19:00; eguaztenetik barikura, 11:30-14:00 eta 17:00-20:00 eta baita web honeetan be: www.teatroarriaga.eus eta https://musika-musica-bilbao.eus

La agrupación Collegium inaugurará el viernes el programa de este año.