27-04-2024 Sábado, IV semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Eleizbarrutiko asteko barriak
17.03.2024

Eleizbarrutiko asteko barriak

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org

‘Bizkaia kirolak’ saria Ernesto Diazentzat

“Kirol arloko kazetaritzan burutu dauan ibilbide luze eta oparoagaitik” emon deutse saria Ernesto Diazi.

Gotzain bikarioen jardunaldiak

Kerman Lopez bikario nagusia eta Sergio Buiza eta Miguel Vera gotzain bikarioak izan dira Fede-zabalkunde eta Katekesirako eta Katekumenotzarako Gotzain Batzordeak antolatutako jardunaldietan.

Eleizbarrutiko asteko barriak
Sergio Buiza, Kerman López eta Miguel Vera, bikarioen jardunaldietan, Valladoliden.

Kerman Lopezek mahai-inguruan parte hartu dau.

Berbaldiak Corpus Christi parrokian

Hitzaldi saila amaitu da Corpus Christi parrokian.

Carlos Gil Arbiol izan da azken hizlaria.

“Krisiaren aurrean, erantzuna, aldaketak eta funtsezkora!”, goiburuaren haritik ospatu dira berbaldiak. 

Gotzaina, pregoilari

On Joseba Segura Bilboko gotzainak egin dau Aste Santuko pregoia. 

Herri erlijiositatearen garrantzia nabarmendu eban.

Kontzertua Caritas Bizkaia erakundearen alde

Begoñako Kofradiak sustatutako ekitaldia.

Caritas BIzkaia erakundearen aldeko kontzertua

Eleizbarrutietako Misinoen kanpaina

Hainbat jarduera Eleizbarrutietako Misinoen Kanpainan

Berbaldiak, lekukotasunak eta mahai-inguruak “bide barriak” aldarrikatzeko.

Eleizbarrutiko asteko barriak

Juan Mari Bautista, Joseba Bakaikoa, Paulino Ordax, Isabel Matilla, Manu Osa, Aita Zuria, izan dira, besteak beste, kanpainan jardun dabenak.

Azoka solidarioa

XIV. artisau-azoka solidarioa Santurtziko San Juan de Dios ospitalean.

Santurtziko San Juan de Dios ospitalaren adiskideen sareak, gaixo, senide eta profesionalek egindako gauzak batu dabez.

‘Focolar’ mobimentua

‘Focolar’ mobimentuak 80. urteurrena ospatu dau Bilbon.

Urteurrena ospatzeko, Eukaristia ospatu zan eguenez, Begoñako basilikan, gotzaina buru zala.

1979an heldu zan gizonezkoen ‘focolar’ mobimentua Bilbora eta urtebetera emakumezkoena.

Senide lokarri estuak dabez.

Batzarrak lurraldeka

Gotzainak batzarrak izango ditu lurraldeetan.

Pastoral Barrutietako (PB) egoera ezagutzeko eta EEEa nork bere egin eta garatzeko irakurketa zelan doan jakiteko.

Lehenengo batzarra, Vi. bikaritzan, ondoren, IV. bikaritzan eta V. bikaritzan egingo dira.

https://youtu.be/1sjv3vxkZ9M

Poesia-errezitaldia eta kontzertua

Otxarkoagako Justo eta Pastor eleizan, Garizuma-aldirako “Beste berba batzuk” poesia eta musika errezitaldia.

Jose Sernak idatzitako errezitaldia da.

Juanjo Elezkano abadeak Elorrion aurkeztu eban bere azken diskoa.

“Txori kantari”, Elezkanoren 14. diskoa da. 

Hauxe da Astekoak, Eleizbarrutiko asteko barriak