27-04-2024 Sábado, IV semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Asteburuko irudiak
18.03.2024

Asteburuko irudiak

Gazteen topaketa, bidezko merkataritza, ibilaldia Gernikatik Ajangizera, lehenengo penitentziak Zaldibarren, gotzainaren bisita Begoñako kofradia barriko kideei, "Hegoaldeko ahotsen" bisita eta "Miserere" kontzertua Begoñan izan dira, besteak beste, asteburuko jarduerak. Hona hemen irudiak:

Gazteen topaketa

Zapatuz, gazteen Eleizbarrutiko topaketa, Koldo Gutierrez salestarrak gidatuta: “Gazte pastoraltzari buruzko gogoetak”.

“Eleizak lotuz / Uniendo iglesias”

Atzo -domeka- Gernika eta Ajangizeko “Eleizak lotuz / Uniendo Iglesias” ibilaldia ospatu zan. Denporaldi batez egin barik egon ondoren, barriro ospatu dabe ibilaldia eta jente ugarik egin eban Gernikako San Bartolome eleizatik atarata. Gehiago jakiteko: hemen

https://youtu.be/3j-WCmF2iPM?si=KEY54Q2lmOlfUGm0
Eleizak lotuz / Uniendo iglesias
“Eleizak lotuz / Uniendo Iglesias” ekintzan parte hartu ebenetako batzuk ibilaldiari ekin aurretik.
Eleizak lotuz / Uniendo iglesias

Bidezko merkataritza, Corpus Christi parrokian

Hilaren hirugarren domekaz ohikoa danez, Corpus Christi parrokiako gazteek bidezko merkataritzako produktuak saldu ebezan eleizaren kanpoaldean, 12:00etako eta 13:00eko mezen ostean. 

Bidezko merkataritza Corpus
Bidezko merkataritza Corpus
Bidezko merkataritza Corpus
Bidezko merkataritza Corpus
Bidezko merkataritza Corpus

Begoñako kofradia

Begoñako Andra Mari kofradiako zuzendaritza-batzorde barriko kideek On Joseba Segura gotzainari bisita egin eutsen. Honeek osotzen dabe batzorde barria: Javier Diago (Abat-anaia), Marisa Raton, Juan Ramon Vitores, Jon Imatz, Begoña Isasi, Rocio Rodrigurez, Maria Soledad Resines, Bonifacio Garcia, Unai Ahedo eta Lander Zaton (batzordeko kideak).

Begoñako kofradiako zuzendaritza-batzordeko kideak eta On Joseba Segura gotzaina, basilikaren aurrean.
Gotzaitegiko kaperan

‘Hegoaldeko ahotsak’, Bilbon

Cojimeseko Trini Vera eta San Isidroko Manolo Parraga dira Misinoen aurtengo kanpainan parte hartzen diharduen ‘Hegoaldeko ahotsak”. Barikuz On Joseba Segura Bilboko gotzain eta Euskal Eleizbarrutietako Misinoen arduradunari bisita egin eutsen, Juanra Etxebarria arabar misiolariagaz batera. 

Hegoaldeko ahotsak 2024. Juanra Etxebarria
Trini Vera eta Manolo Parraga “Hegoaldeko ahotsak” eta Juanra Etxebarria misiolaria, barikuz Bilbon.

“Miserere” kontzertua Caritas Bizkaia erakundearen alde

Begoñako kofradiak sustatuta eta Ars Viva abesbatza protagonista zala, barikuz ospatu zan, Begoñako basilikan.

Sestao PBkoak txangoa egin eben Balmasedara

Sestao PBko adin guztietako eta askotariko arloetako 150 lagun baino gehiago batzu zan atzo-domeka- “alkartean egun bikaina ospatzeko”. Balmaseda eta ‘La Encartada fabrika-museoa” biditatzeaz gainera, meza nagusia ospatu eben Balmasedako alkarteagaz batera eta alkarregaz bazkaldu eben eta dantzan egin.

Sestao PB Balmasedan

Lehenengo penitentziak Zaldibarren

Zaldibar

Omenaldia Arratzun

Arratzun, omenaldia egin eutsen atzo urte askotan parrokiako serora izan dan Josefinari eta Juan Bilbao organistari.

Omenaldia Arratzun
Parte del grupo que participó ayer en la marcha "Elizak lotuz/Uniendo iglesias", al inicio de la misma.