Bihotz-barritzeko sasoia da, askatasunerako ordua
On Joseba Segura gotzainak, Bilboko kofradia-kideei idatzi deutsen mezuaren hasieran, Frantzisko Aita Santuak Garizuma-aldirako zabaldu dauan “Bihotz-barritzeko sasoia da, askatasunerako ordua” idazkiko berba batzuk aitatu ditu. Gotzainaren esanetan, “Aita Santuak dei egiten deusku graziazko aldi hau “gure garizuma zehatza izan daiten, lehenengo urratsa errealidadea ikusi nahi izatea” dala konturatzeko aprobetxatu daigun. Geure buruarengan, geure arazo edo aldeetan arreta larregi jarrita bizi gaitekez, gure fedearen muina eta gure maitasunaren eragilea zertan datzan ahaztuta: Jesusen atzean jarri eta Beragaz Jerusalemera igon, gure bihotza berarena bezalakoa izatea lortzeko, hau da, kontsolamendu eta itxaropen zabaltzaile, honeek falta diran lekuetan”
Prozesinoak
Gaur -barikua-, lehenengo prozesinoa atara ondoren, bihar -martxoak 23, zapatua- orain arte Erramu-domekaz ospatu izan dan eta aurrerantzean zapatu goizez egingo dan Begoñako Andra Mari kofradiaren Karidadeko Andra Mariaren prozesinoa ospatuko da, Kurutze parrokiatik atarako da eguerdiko 12:00etan.
Bihar ospatuko da Eukaristia Santua penitentziazko kofradiaren Arranguraren Andra Mari prozesinoa ba, eta jesuiten egoitzatik atarako da 19:30etan.
Erramu-domekaz -martxoak 24-, Nekaldiaren Kofradiaren Astotxoaren prozesinoa egingo da, eguerdiko 12:00etan Abandoko San Bizente Martiria parrokiatik atarata.
Gotzaina, Nazaretarraren prozesinoan
Martxoaren 25ean, Astelehen Santuz, Jesus Nazaretarra Gure Aitaren Errege kofradiaren Nazaretarraren prozesinoa atarakoda Asisko San Frantzisko parrokiatik 20:30etan eta bertan izango da On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzaina.
Martxoaren 26an, Martitzen Santuz, Mesedetako Andra Mariaren kofradiaren Pietatearen prozesinoa ospatuko da San Nikolas eleizatik 20:30etan atara ondoren.
Martxoaren 27an, Eguazten Santuz, Joan Santuak parrokiatik abiatuko da 20:30etan Santa Vera Cruz kofradiaren Bakardadearen Andra Mari prozesinoa.
Martxoaren 28an, Eguen Santuz, eguerdiko 12:00etan hasiko da Nekaldiaren kofradiaren Osasunaren prozesinoa Abandoko San Bizente Martiria parrokian. Eta 19:15etan, Santa Vera Cruz kofradiaren Afari Santuaren prozesinoa egingo da, Joan Santuak parrokiatik abiatuta.
Martxoaren 29an, Bariku Santuz, Mesedetako Andra Mariaren kofradiaren Isiltasunaren prozesinoa hasiko da Bariko San Nikolas parrokian, 5:30etan. Santa Vera Cruz kofradiaren Kurutze-bidea 8:00etan hasiko da, Joan Santuak parrokian. Bariku Santuan, gainera, Madre de Dios de las Escuelas Pías deitutako kofradiaren Enkontruaren prozesinoa ospatuko da, Karmeneko Ama parrokian 12:30etan hasita. Eta 19:15etan, Hobiratze Santuaren prozesinoa atarako da Joan Santuak eleizatik.
Martxoaren 30ean, Zapatu Santuz, Santiago Penitentziazko kofradiaren Itxaropenaren prozesinoa ospatuko da San Jose parrokiatik (AA. Agustindarrak) 18:00etan abiatuta.
Martxoaren 31an, Pazko-domekaz, Bilbao Uribilduko Penitentziazko Kofradien Ermandadeak antolatzen dauan Argi eta Berbizkundearen prozesinoa ospatuko da 13:00an, Santiago katedraletik atara eta leku berean amaituta.