27-04-2024 Sábado, IV semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Eleiz barrutia be euskararen alde Korrikan
22.03.2024

Eleiz barrutia be euskararen alde Korrikan

Elizbarrutiko hainbat erakunde ari da parte hartzen Korrika 2024an. Besteak beste, Elizbarrutiko ikastolen sarean (EBI) dagozan eskolek, Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolae (BAM), Bizkaia Irratiak eta Herri-Irratiak, zuzeneko emonaldien bitartez eta ekinbideagaz bat egiten diharduan hainbat kidek. Atzo, San Ignazio auzoko Orixe kalean kilometro bat erosi eben Bizkaiko Euskalerriko Eskautak taldekoek. Eurekaz batera korridu eban Joseba Segura gotzainak. Mikel Aspanok, taldeko presidenteak eta gotzainak, Esklerosi Anizkoitza daukienen eskuetatik jaso eben lekukoa eta Guggenheim Museoko beharginei emon eutsien.

Euskararen aldeko oihuak jarraitzen dau gaur Korrikan Bizkaiko herrietan zehar. Atzo uriburura heldu zan. Bizkaiko eskautek kilometro bat eukien hartuta San Ignazio auzoan eta bertan izan zan Joseba Segura gotzaina be.

Gotzaina eta eskautak Korrikan

Beste erakunde batzuk

Elizbarrutiko sarean dagozan beste erakunde batzuk be, parte hartzen ari dira Korrikaren edizino honetan.

BAM Korrikan
BAMeko zuzendaria eta zuzendariordea lekukoa eroaten

Gotzaina eskautakaz petoa jazten