27-04-2024 Sábado, IV semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 “Ramadana eta Pazkoa, itxaropen-aldia” baterako ospakizuna
22.03.2024

“Ramadana eta Pazkoa, itxaropen-aldia” baterako ospakizuna

Martxoan ospatzen dira Islamaren eta Kristautasunaren ospakizunik garrantzitsuenak: Ramadana eta Pazkoa. Hori dala-ata, gaur -martxoak 22, barikua- bilkura ospatuko da Bilbon eta adiskidetasunezko aldia bizi gura daben guztiek parte hartu leikie. Arratsaldeko seietan izango da eskolapioen ikastetxean (Errekalde zumardia, 19). Ezinbestekoa da izena emotea, Leku mugatuak. 94 446 59 92 edo whatsappa 688784295.

Bat egiteko aukera izango dogu, Miguel Angel Esnaola ekumenismorako Eleizbarrutiko ordezkariak azaldu dauanez, eta “oinarrizko eskubideen urratzeari itxaropena galdu barik aurre egiten deutsienen lekukotasunak entzungo doguz”. Gazte eta heldu, musulman eta kristau, entzundakoaren inguruan solasean jarduteko aukera izango dabe, alkarrenganako begirunez eta konfiantzaz. Ohitura erlijioso bakotxaren araberako otoitzaldi laburraren ostean, iftar dalakoa (eguzkia sarteaz batera baraua eteteko hartzen dan gaueko otordua) konpartituko dabe. 

Ostean, 21:00etan, agiria irakurriko da “bizikidetzaren eta alkarregaz bakea bilatzearen garrantzia nabarmentzeko”, eta ekitaldiari amaiera emongo jako.

 

Imagen del encuentro del año pasado