27-04-2024 Sábado, IV semana - pascua
Bizkeliza 5 Gotzaina 5 Gotzaina izango da buru katedralean ospatuko diran Aste Santuko eleizkizunetan
23.03.2024

Gotzaina izango da buru katedralean ospatuko diran Aste Santuko eleizkizunetan

On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzaina buru izango da Santiago katedralean ospatuko diran Aste Santuko eleizkizunetan. Honeek, zuzenean emongo dira web honen bitartez eta baita Radio Popular-Herri Irratian be.

Bihar, Erramu-domeka, gotzaina Aste Santuko lehenengo eleizkizunean izango da buru, Santiago katedralean, 12:00etan. Martxoaren 28an, Eguen Santuz, Krisma-mezan izango da buru goizeko 11:00etan eta Jaunaren Afarian, 18:00etan. Martxoaren 29an, Bariku Santuz, Jaunaren Nekaldiaren ospakizuna 18:00etan izango da. Martxoaren 30ean, Zapatu Santuko Pazko-bezperaz, eleizkizuna 21:30etan hasiko da. Eleizkizunei amaiera emoteko, Pazko Egunez Pontifize Meza ospatuko da bedeinkapen apostoliko eta parkamen osoagaz 12:00etan

Ospakizun bakotxean klik eginez, zuzeneko emonaldia.

Ospakizun bakotxean klik eginez, zuzeneko emonaldia