27-04-2024 Sábado, IV semana - pascua
Bizkeliza 5 Portada 5 Euskararen alde Korrikan Elizbarrutia be
22.03.2024
Atzo gotzainak eskautakaz korridu eban San Ignazio auzoan

Euskararen alde Korrikan Elizbarrutia be

Elizbarrutiko hainbat erakunde ari da parte hartzen Korrika 2024an. Besteak beste, Elizbarrutiko ikastolen sarean (EBI) dagozan eskolak , Begoñako Andra Mari Unibertsitate Eskola (BAM), Bizkaia Irratia eta Herri-Irratia, zuzeneko emonaldien bitartez eta ekinbideagaz bat egiten dabilen hainbat kide. Atzo, San Ignazio auzoko Orixe kalean kilometro bat erosi eben Bizkaiko Euskalerriko Eskautak taldekoek. Eurekaz batera korridu eban Joseba Segura gotzainak. Mikel Aspanok, taldeko presidenteak eta gotzainak, Esklerosi Anizkoitza daukienen eskuetatik jaso eben lekukoa eta Guggenheim Museoko beharginei emon eutsien.

Euskararen aldeko oihuak jarraitzen dau gaur Korrikan Bizkaitik zeharreko herrietan. Atzo uriburura heldu zan. Bizkaiko eskautek kilometro bat eukien hartuta San Ignazio auzoan eta bertan izan zan Joseba Segura gotzaina be.

Gotzaina eta eskautak Korrikan

Beste erakunde batzuk

Elizbarrutiko sarean dagozan beste erakunde batzuk be, parte hartzen ari dira Korrikaren edizino honetan.

BAM Korrikan
BAMeko zuzendaria eta zuzendari ondokoa lekukoa eroaten

Gotzaina eskautakaz petoa jazten