30-12-2024 Lunes, semana - navidad
Bizkeliza 5 Gotzaina 5 “Jainkoa lagun, gertatzen dan guztia onerako izan daiteke”
24.03.2024

“Jainkoa lagun, gertatzen dan guztia onerako izan daiteke”

On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru izan da Erramu-domekako Eukaristian, Santiago katedralean. Homilian, Aste Santuaren atariko egunaren senaz jardun dau. Bere esanetan, egun honetan, "garrantzizko zerbait ikasiko dogu Jesusegaz. Otoitz egiten, sermoia egiten, abegi egiten... ikusi dogu. Baina, beharbada, egun honetako irakaspena, jakinduriaz betetako maisu honek, fedean anai dabenek kondenatutako errabino judu berezi honek emon gura deuskun irakaspena bereziki erabakigarria da". Gaur, gainera, Bilboko Aste Santuko lau prozesino nagusien artean lehenengoa ospatuko da, "astotxoarena". Bihar, gotzaina buru izango da iluntzeko 20:30etan Asisko San Frantzisko parrokiatik atarako dan Nazaretarraren prozesinoan.

Gotzainak Erramu-domekako eleizkizunean esan dauanez, nahiz eta bizitza kontrolpean dogula uste izan, batzuenan, “ezustekoak datoz eta horreei aurre egiten jakin egin behar dogu”.

Erramu-domeka ospatzeko batu gara gaur. Nekaldiaren kontaketa entzun barri dogu eta iluntasuna nagusi dala emoten dau, baina, benetan, Jesusek Jerusalemera egin eban sarrera ospetsua, biziaren garaipenaren atarikoa da

Gauzak uste bezala ataraten ez diranean

Bilboko gotzainaren esanetan, Jesusek “muturreko aldaketa bizi dau gaur” eta “bere borondatez eta azken ondorioetaraino” aurre egin deutso egoera horri. 

Aurrerago nabarmendu dauanez, Jesusek heriotza onartu izan ez baleu, “Nekaldiaren Ebanjelioan entzun doguna bidebako hiltze baten kronika baino ez litzateke izango”. Beste hiltze bat baino ez gizadiaren historian gertatu diran guztien artean, “beste bat gehiago, mundu honetan gaur egun be ikusi geinken milaka zoritxat eta ezbeharren artean”.

On Joseba Segura gotzainak azaldu dauanez, garrantzitsua da “datorkiguna benetako lez onartu behar dogu, aurre egiteko lez”, onartu eta “indar positibo” bihurtzeko.

Bizitza betea izan behar dogu xede, eta betetasun hori lortzeko zoritxar eta nekeak be bizitzen jakin behar doguz

Onartzen ikasi

Gotzainak azaldu dauanez, Aste Santuan, Kristo bidelagun dogula, “gertatzen dan guztia, onerako izan daiteke. Jainkoaren maitasuna bene-benetakoa da, zehatza, bizi-bizia, edozein nahigabe eta edozein kurutze lakoa. Baina, ez hori bakarrik, sendoagoa da-eta. Eta dana, kurutze eta berbizkundea, atsekabe eta maitasuna…, onartzen dogunean, oraindik egunen baten izango garana izatera ez garala iritsi ikusten dogu bat-batean”. 

Aste Santu eder eta sakona danontzat

Erramuen bedeinkazinoa 2024
Gotzaina erramuak bedeinkatzen

Astotxoaren prozesinoa, gaur

Astotxoaren prozesinoa da Bilboko Aste Santuko lau prozesinoen artean lehenengo ataraten dana, hain zuzen be, gaur eguerdiko 12:00etan. Nazaretarrarena astelehenez atarako da, Afari Santuarena, Eguen Santuz eta Hobiratze Santuarena, Bariku Santuz. 

2016tik hasita gertatzen danez, Enrique Ruiz Flores irudigile kordobarrak egindako “Hosanna” pausu ikusgarria joango da aurretik eta, ondoren bederatzi irudiko multzoa: zedroaren zurez eginda, Jesus Jerusalemen sartzen irudikatzen dau eta Pedro eta Joan apostoluak, emakume hebrear bat eta bost ume agertzen dira. 

Multzoan, emakume hebrearrak, belaunikatuta, soingainekoa zabaltzen dau lurrean Jesus igaro daiten eta umeak Ha gainean daroan astoa gidatzen dau. Jesusen albo baten, San Joanek eskuan palmondo-orria daukan ume txikiago bat daroa sorbaldan eta beste alboan San Pedro doa. Jesusek liluratuta begiratzen deutsan beste ume bategaz jolasean dihardu. Atzean, palmondoa ikusi daiteke eta ume bik, bata bestearen gainean jarrita, adarra kendu gura deutse.

Horreek biokaz batera, Erramuen eta Arrosarioko Andra Maria joango da. Eskultura eder hau, askoren ustez, XX. gizaldiaren bigarren erdiko irudigilerik garrantzitsuena dan Luis Alvarez Duarterena da. Edertasun idealizatuagoa daben beste irudi batzukaz alderatuz, Erramuen eta Arrosarioko Ama Birjina, errealistagoa da, “mundukoagoa”, eta bere begiradak zur eta lur izten dau.

Prozesino jentetsua izaten da eta Bilboko bederatzi kofradietako 900 kide baino gehiagok parte hartzen dau. Antolatzaileak, Nekaldiaren kofradiak, ume asko eroaten dau ekitaldira eta segizio bikaina osotzen da. 

Un momento de la homilía