23-11-2024 Sábado, XXXIII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 30 metroko altuerako Athleticen kamiseta Derioko Seminario Zentrum eraikinean
27.03.2024

30 metroko altuerako Athleticen kamiseta Derioko Seminario Zentrum eraikinean

20 metroko zabalerako eta 30 metroko altuerako Athleticen kamiseta -600 metro karratu eta 300 kiloko olana mikrozulatua- jarri dabe Derioko Seminarioa zanaren Seminario Zentrum eraikinaren erdiko torrean. Eraikin horretan, enpresa- eta zerbitzu-alkarteak jarduten dau, guztira, 3.000 lagun inguruk. 

Datorren apirilaren 6an Sevilan jokatuko dauan kopako finala dala-eta, Athletic taldeari babesa eskaini gura jako, Seminario Zentrumetik azaldu dabenez. Ikusgai jarri nahi izan dabe Txorierri bailaran. Zamudioko parke teknologikorako eta Ugaldeguren eta Torrelarrangoiti  industrialdeetarako bidean dago eta makina bat auto igaroten da inguru horretatik eta baita Loiuko aireportutik aireratzen eta bertan lur hartzen daben hegazkinak be. 

Seminario Athletic

Hainbat profesionalen lanaren emaitza da

Seminario Athletic

Seminario Zentrum

Derion, 50.000 metro karratuko azalera hartuz, enpresa, kultura, heziketa, alkartasun, aisialdi arloko jarduerak batzen ditu.

70 enpresa dagoz, hotela, jatetxea, padel- eta golf-alkarteak, Bizkaiko Eleizaren Historia Artxiboa, Historiaren Ezagutza Aurreraturako Zentroa (Icaro), Adiskidetasunaren basoa, areto-nagusia, Irakasleen Unibertsitate Eskola. Labayru fundazinoa eta hezkuntza berezirako zentroa.

Orain dala gitxira arte, Athleticeko jokalarien egoitza egon zan bertan (gaur egun, Lezaman) eta bertan egondakoa da gaur egungo jokalarien %40a, besteak beste, Iker Muniain, Iñaki Williams, Unai Simon, Julen Agirrezabala, Dani Vivian, Yuri Berchiche, Iñigo Ruiz de Galarreta, Oihan Sancet, Gorka Guruzeta eta Beñat Prados.

Seminario Athletic
Seminario Athletic
Seminario Athletic