09-10-2024 Miércoles, XXVII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Nelkaldi bizidunak Balmasedan, Arkotxan eta Durangon
28.03.2024

Nelkaldi bizidunak Balmasedan, Arkotxan eta Durangon

Hiru herriotan, aspalditik eusten deutse usadio honi. Balmasedan, esate baterako, bihar goizeko 9:30etan antzeztuko dan Nekaldi Bizidunak 50.000 bisitari inguru erakarten dau urtero. Egitaraua, ibilbidea eta sarrerak: hemen. Prozesinoez eta Nekaldi bizidunaren biharko antzezpenaz gainera, azken afariaren antzezpena egingo da gaur, hain zuzen be, Durangon. Hiru egunez antzezten dabe, atzo, lehenengo aldiz, gaur eta bihar. Gehiago jakiteko: hemen. Azkenik, Zaratamoko Arkotxa auzoan, antzezpena 11:00etan hasiko da eta hiru orduko iraupena izango dau.

Guztietan, ezinbestekoa da boluntarioen eta makina bat aktore afizionaturen laguntasuna, eurei esker egiten dira-eta urtero antzezpenak.

Balmaseda

Balmasedako alde zaharrean antzeztuko da nekaldi biziduna Eguen eta Bariku Santuz. Herriko kaleek, jantziek, makilajeak…, Kristoren azken ordu hareek bizitzera garoez era bikainean. Nekaldi bizidun hau, Euskal Herriko antzezpen ospetsuena da. 

Arkotxa

Arkotxan, Nekaldi bizidunaren 56. ekitaldia ospatuko da aurton. Gaztek Aki alkarteak antolatuta, 120 lagun inguruk parte hartuko dau auzoko kaleetan egingo diran antzezpenak. 

Durango

Juan de Iciar alkarteak Kristoren heriotza eta berbizkundea antzezten dau Durangon, 110 aktore afizionaturen esku-hartzeagaz. Aurton, hogeta bederatzigarren ekitaldia ospatuko dabe eta emonaldiak Santa Ana plazan izango dira.

https://bizkeliza.org/noticia/la-pasion-viviente-de-durango-tendra-tres-representaciones/