22-11-2024 Viernes, XXXIII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 “Hauxe da Berbiztuarengan sinisten dabenen iraultza”
31.03.2024

“Hauxe da Berbiztuarengan sinisten dabenen iraultza”

Gaur, On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru izan da Pazko-eguneko eleizkizunean, Bilboko katedralean. Maitasunak indarkeria garaitu egin dauala eta hau kristauentzat egundoko iraultza dala esan dau homilian. Egun honetan, Bilzaiko parrokia eta alkarte guztiek Pazkoa ospatzen dabe. Hainbat lekutan Pazkoak ospatu dabezan gazteek gaur emon deutse amaiera topaketei.

BIlboko gotzainak berbizkundea “doe” handia dala esan dau eta kontua ez dala norbere merituak ospatzea, beste hau baino: “el gran regalo que Dios hace a su pueblo confirmando así, que a pesar de todas las apariencias el amor es más fuerte que la violencia”.

Bilboko gotzainak homilian adierazo dauanez, berbiztuak abegi egiten deutse azkenei eta lehenengoei. Eta Berbiztuaren alkarteak sinisten jarraitzen dau, askok amore emoten dauanean be. 

Lurralde Santuko egoera

Gogoan izan ditu askotariko gatazketan bizia galtzen diharduen errugabeak, besteak beste, Jesusen lurraldekoak, gosez hilten ari diranak, lehorteek ez ezik, gizakiaren erabakiak ekarri dauan gosetearen eraginez. Gotzainaren esanetan, Jainkoa oihuka dago alperreko sakrifizio hau amaitu eta gizadi bakarra eraiki daigun.

Itxaropena aitatu dau eta aurrera egin behar dogula, asmatuz eta huts eginez, baina mundu perfekturik amestu barik. Aurrera egitera deitu dau: “convencidos de que no estamos condenados a vivir sufriendo o actuando con violencia. Seguiremos adelante sabiendo que quienes perdonan y construyen la paz son los bendecidos por Dios”.

Berbiztuarengan sinisten dabenen iraultza geure egiteko esan dau, geuk eutsi behar deutsagulako iraultza horri.

Iraultza hori geure egin eta Jainkoak, egunez egun oparitzen deuskunaren bidez, egiten deuskun deia entzun daigula eskatu dau.

Berpizkundea da zuzentasunaren alde borrokatzen dauanaren saria

Fedean lekuko

Gure aurreko lekukoakaz bat eginez, geuk be zera aldarrikatu gura dogu: “también nosotros queremos decir hoy Cristo ha sido resucitado y el temor ha sido vencido. Los sepulcros están vacíos“, ha remarcado.

Azkenean, On Joseba Segura gotzainak esker ona adierazo deutso Jainkoari Bizkaiko Eleizaren eta gure anai eta arreben izenean, mundu guztian ospatzen dan jai handi honengaitik.

Pazko alai eta zoriontsua guztiontzat!

Aita Santuaren berbak

Gotzaina buru izan da Vatikanoko basilikako atarian egin dan Pazko-eguneko eleizkizunean, hirureun lagun -kardinal, gotzain eta abade- alkar-meza emoten egozala. Besteak beste, zera esan dau: jadores del Servicio de Jardines y Medio Ambiente. Allí ha dicho “que la luz de la resurrección nos ilumine y convierta nuestros corazones, haciéndonos conscientes del valor de toda vida humana, que debe ser acogida, protegida y amada”. 

Gazteen Pazkoak

Gaur amaitu dira gazteek ospatu dabezan Pazkoak, besteak beste, Pazko ibiltaria.

Muskiz, Pazko ibiltariaren amaiera
Pazko ibiltariaren amaiera Muskizen

Domingo de Pascua de Resurrección 2024