30-04-2024 Martes, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Pazko zoriontsuak! Alkarren Barri aldizkariaren kolorezko azalean
01.04.2024

Pazko zoriontsuak! Alkarren Barri aldizkariaren kolorezko azalean

Gaur, apirilak 1, Alkarren Barri Elizbarrutiko aldizkariaren ale digitala argitaratzen da. 302. zenbaki honetan hainbat eduki aurkitu zeinke. Aldizkaria on Joseba Segura gotzainak Aste Santu hasieran egindako hausnarketa azaltzen da. Bertan Gaza eta Zisjordanian hilten dagozan milazak lagun hartzen dauz kontuan, besteak beste. Bestalde, Vicente Larrea eskulturgilearen oroimena gogoan hartuta, arte erlijiosoari egindako ekarpena gomutatzen da. Arizmendiarrieta 2023 Bizkaia Saria Bizkaiko Caritasentzat izan dala be jakinazoten da ale honetan.

Bilboko Elizbarrutiko aldizkariak Pazko zoriontsuak opatzen deutsez irakurleei azalean kolorez beteta ageri dan kurutzearen bitartez. VI. Ebanjelizazino Egitasmoarekin bat eginez, argitalpenak Pazko egunak argitasunez eta alaitasunez beterik ospatzeko konbitea luzatzen dau.

Manuel Osa donostiarra da Afrikako Misiolarien lurralde ordezkaria. Aldizkarian berari egindako alkarrizketa azaltzen da. Santurtziko San Juan de Dios ospitalaren mendea eta bertako erlijiosoen zeregina be badakar orrialdeetara ale honek.

Hainbat eduki

Aldizkaria eskuragarri dago on line, bideo eta audio ugarigaz. Gazteen sailean Koldo Gutierrez salestarrari egindako alkarrizketa azaltzen da, Bilbon izan zalako berbaldi bat emoten. 

Bestalde, apirilaren 23an Liburuaren Eguna ospatuko dala-ta, ETPIn gehien eskatu diran liburuen zerrenda be azaltzen da.

Adimen artifiziala eta esku liburuak edo Aita Santuak gai honen inguruan egindako hausnarketa be azaltzen da artikuluen artean.

Hau guzti hau eta askoz gehiago, 16 euroren truke urtero, harpidetu ezkero.